[itzul] Primera presión en frio

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 13:31:14, CET 2014


"Lehenengo presioa hotzean" hori etengabeko buuhauste-iturri bat iruditzen
zait.

Oker banago, eskertuko dut norbaitek zuzentzen banau; baina zera uste dut:
gaztelaniazkoa ("primera presión en frío") izen-sintagma bat den bitartean,
euskarazko "lehenengo presioa hotzean" ez da sintagma bat, baizik eta gauza
konplikatuagoa eta, horregatik, problematikoagoa: izen-sintagma bat
("lehenengo presioa") gehi adizlagun bat ("hotzean"). Eta euskarazko
egitura horrek ez dauka inolako barne-kohesiorik, hizkuntzaren jarioan
txertatzean unitate bezala funtzionatzea ahalbidetuko dionik. Halatan,
esate baterako "a la primera presión en frío se le añade..." edo "después
de la primera presión en frío..." bezalakoetan, argi dago euskaraz ezin
dela esan "lehenengo presioa hotzean-i" edo "lehenengo presioa hotzean-en
ondoren".

Horrela, ba, "lehenengo presioa hotzean" itzulpen hori oso ibilbide
laburrekoa da.

Ikuspegi horretatik, hobe, nire ustez, "hotzetako lehenengo presioa".

Baina problema batetik atera, beste batean sartzeko: "hotzetako" hori,
izenlaguna izaki, arriskutsua da oso; ez txertagarria ez izateagatik,
baizik eta guztiz kontrakoagatik: "txertagarriegia" izateagatik, edo,
hobeto esanda, "itsaskorregia": "gure olioaren hotzetako lehenengo
presioa", "gure fabrikako hotzetako lehenengo presioa" bezalakoetan,
"olioaren hotza" eta "fabrikako hotza" ulertzeko arriskua dago.

Horregatik, nire ustez egokiagoa da "lehenengo hotz-presioa".

Xabier

<martin-rezola a bildua ivap.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 17
12:36):
>
> Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren gune honetan  ‘Lehenengo presioa
> hotzean” proposatzen dute:
>
>
>
>
>
> http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/datos_e.apl?n_tema=0308
>
>
>
> *From:* Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es]
> *Sent:* asteazkena, 2014.eko abenduak 17 10:51
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Primera presión en frio
>
>
>
> Egun on:
>
>
>
> Olioari dagokionez, nola esaten zaio horri euskaraz?
>
>
>
> Eskerrik asko!
>
>
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/950ae755/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago