[itzul] Primera presión en frio

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Abe 17, 15:34:31, CET 2014


            Bat nator Xabierren gogoetekin, eta susmoa dut, gainera, Amaiak esku artean duen itzulgaia ez zela “primera presión en frío”, baizik “aceite de primera presión en frío”.

            Xabierrek proposatutakoaz, hiru ohar. Batetik, esango nuke “hotzetako” bezain zilegi dela “hotzeko”. Bigarrenik, ez naiz ausartzen “presio” ematera “prentsatu” aditzaren ekintza-izen modura. Ez litzateke egokiago “prentsatze”? Edo “prentsaketa”, “Mahatsaren orpotik dator” Garaizabalen liburuan bezala? Eta, azkenik, “fabrikako hotza” interpretazioa saihestu beharra badago, “lehen hotzeko prentsaketa” ere esan daiteke, baina ez dut beharrik ikusten.

            Beraz, hau nire proposamena: “hotzeko lehen prentsaketako olioa”.


Asier Larrinaga Larrazabal



From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
Sent: Wednesday, December 17, 2014 1:31 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Primera presión en frio

"Lehenengo presioa hotzean" hori etengabeko buuhauste-iturri bat iruditzen zait.

Oker banago, eskertuko dut norbaitek zuzentzen banau; baina zera uste dut: gaztelaniazkoa ("primera presión en frío") izen-sintagma bat den bitartean, euskarazko "lehenengo presioa hotzean" ez da sintagma bat, baizik eta gauza konplikatuagoa eta, horregatik, problematikoagoa: izen-sintagma bat ("lehenengo presioa") gehi adizlagun bat ("hotzean"). Eta euskarazko egitura horrek ez dauka inolako barne-kohesiorik, hizkuntzaren jarioan txertatzean unitate bezala funtzionatzea ahalbidetuko dionik. Halatan, esate baterako "a la primera presión en frío se le añade..." edo "después de la primera presión en frío..." bezalakoetan, argi dago euskaraz ezin dela esan "lehenengo presioa hotzean-i" edo "lehenengo presioa hotzean-en ondoren".

Horrela, ba, "lehenengo presioa hotzean" itzulpen hori oso ibilbide laburrekoa da.

Ikuspegi horretatik, hobe, nire ustez, "hotzetako lehenengo presioa".

Baina problema batetik atera, beste batean sartzeko: "hotzetako" hori, izenlaguna izaki, arriskutsua da oso; ez txertagarria ez izateagatik, baizik eta guztiz kontrakoagatik: "txertagarriegia" izateagatik, edo, hobeto esanda, "itsaskorregia": "gure olioaren hotzetako lehenengo presioa", "gure fabrikako hotzetako lehenengo presioa" bezalakoetan, "olioaren hotza" eta "fabrikako hotza" ulertzeko arriskua dago.

Horregatik, nire ustez egokiagoa da "lehenengo hotz-presioa".

Xabier

<martin-rezola a bildua ivap.es<mailto:martin-rezola a bildua ivap.es>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko abenduak 17 12:36):
Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzaren gune honetan  ‘Lehenengo presioa hotzean” proposatzen dute:


http://www1.euskadi.net/guiaconsumo/datos_e.apl?n_tema=0308

From: Amaia Lasheras [mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es<mailto:amaiatxo a bildua yahoo.es>]
Sent: asteazkena, 2014.eko abenduak 17 10:51
To: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Primera presión en frio

Egun on:

Olioari dagokionez, nola esaten zaio horri euskaraz?

Eskerrik asko!

Amaia
 
<http://www.eitb.eus/eu/eitb-taldea/eitb-maratoia/>
<http://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/maraton-eitb/>
 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141217/0bfad5a6/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago