[itzul] Prohibido cazar

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Al, Ots 3, 13:12:24, CET 2014


Joan den astean azaldu nion gaia Erabakibeharduenari eta esplikatu nizkion, xehe, nire diskisizio linguistikoak lehian dauden bi ereduei buruz. Ergel baten kalaka entzuten den bezala entzun eta gero, Erabakibeharduenak bri-brau ebaki zuen gaia: ‘debeku' kontzeptua agertzea derrigorra da hor eta, hortaz, kopla gutxi eredu anglosaxoi ‘bigunekin’.

Tira, aurreratu dugu zerbait :-)

Mikel Tabernak bezala, nik ere ulertzen ditut Patxi Petrirenak ‘Ehiza debekatua’ eta ‘Ehiza debekatuta’ formei ikusten dizkien arazoak; baina iruditzen zait, testuinguru jakin horretan, onartzekoak direla eta, laburrago direnez, egokiagoak direla ‘Debekatuta dago ehiza’ estilokoak baino.

Bestalde, hariari eman dizkiozuen erantzunei begiratuta, iruditzen zait gehienek ‘Ehiza debekatuta’ hobesten duzuela ‘Ehiza debekatua’ formaren aldean.

Hori erabiliko dudala uste dut: ‘Ehiza debekatuta’.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 —>8




El 31/01/2014, a les 08:29, Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) <mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es> va escriure:

> Nik ere “debeku/debekatu...” sartzea beharrezkoa dela uste dut. Eta, Patxik ikusten dituen arazoak ulertuagatik, iruditzen zait balioko lukeela "EHIZA DEBEKATUTA" paratuta.
>  
> Mikel Taberna
>  
>  
>  
> De: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com] 
> Enviado el: jueves, 30 de enero de 2014 19:19
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Prohibido cazar
>  
> Laburra izatea ondo dago, baina molde horri ukazio-kutsua (edo errebindikazio-kutsua) hartuko nioke debeku-esanahiaren aurretik.
> 
> Bidesaririk ez / Erretzerik ez / Arrantzarik ez / Pasatzerik ez ...
> 
> Era horretako mezuak ez ditut zuzenean lotzen debekuarekin. Beharbada, beste era bateko mezuak adierazteko erabili/erabiltzen ditugulako ("Zentral nuklearrik ez", "Errauskailurik ez", "Soldadutzarik ez"...). Ez diet ukatzen debekua adierazteko potentzialitatea, baina, komunikagarritasunaren aldetik, ez zaizkit egokienak iruditzen.
> 
> Alfontso Mujika Etxeberria
> 
> 
>  
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
> 
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> 
> www.elhuyar.org
> 
>  
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>  
>  
> 
> 2014-01-30 Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>:
> Nire ustez, mezuak laburra izan behar du.
> Nire proposamenak:
>  
> Ehizarik ez / Ehizatzerik ez
>  
>  
>  
> 
> Patxi Petrirena Altzuguren<p.petrirena a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urtarrilak 30 16:18):
>  
> Ez dakit eredu bakarrak balioko duen denetarako.
> 
> Mezu normalak eta egokiak iruditzen zaizkit "Ez erre", "Ez zaborrik bota" eta "Ez kartelik jarri", esate baterako, baina ez zait iruditzen "Ez ehizatu" dioen kartel batek bete dezakeenik hemen aipatzen ari garen funtzioa. Ez dakit esaten zergatik, zehazki. Bi mezu izan daitezke baliokideak baliabide linguistiko desberdinak erabilita ere, badakigu, baina gerta daiteke, era berean, debeku baten kasuan esplizituki adierazi beharra hori debeku bat dela (eta ez aholku bat, edo proposamen bat, edo...).
> 
> "Ehiza debekatu(t)a" formulazio eliptikoarekin ere arazoak ikusten ditut.
> EHIZA DEBEKATUTA. Ezin dut saihestu moduzko perpaus bat ikustea, perpaus nagusi baten zain: "Ehiza debekatuta... ez dugu askorik irabaziko". Koma batek lagunduko lidake (niri): EHIZA, DEBEKATUTA (baina uste dut seinaleetarako aurrekontuetan ez dela sartzen komen kostua ;-)
> EHIZA DEBEKATUA. Ezin dut saihestu sintagma bat ikustea: "Ehiza debekatua... ez da bekatua". Berriz ere, koma batek lagundu lezake (eta gauza gehiago ere izango dira hitz egitekoak)
> Ondorioz, aditz eta guztiko mezu baten beharra sentitzen dut nik: "Debekatuta dago ehiza(n) (egitea)", "Debeku da ehiza(tzea)"...
> 
> 
> Patxi Petrirena Alzuguren
> 
> 
> p.petrirena a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> 
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> 
> www.elhuyar.org
> 
>  
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>  
>  
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>  
>  
> 
> 2014-01-29 Jabier Zabaleta <euskara a bildua oriokoudala.com>:
>  
> Bi eredu ikusten ditut hemen lehian:
>  
> - Espainolaren eta frantsesaren bidetik (prohibido cazar, chasse interdite), ‘ehiza debekatua’ egin liteke, edo
>  
> - Ingelesaren bidetik (no hunting), ‘ez ehizatu’ edo ‘ez ehizan egin’ gisakoak.
>  
> Esango nuke Euskaltermen eta Elhuyar hiztegian garbi egin dutela bigarren bidearen alde; baina adibide zehatz hau aipatu gabe.
>  
> Komeniko litzateke kontu hau adostea, beti nork berea sortzen ibili gabe.
>  
> Ondo-ondo bizi.
>  
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 —>8
>  
>  
> 
>  
> El 29/01/2014, a les 10:09, xabier-pascual a bildua ej-gv.es va escriure:
> 
> 
> Buruz ari naiz, baina Gasteiz inguruan ‘Arrantza debekatu(t)a’ dioen kartelen bat ikusi dudala esango nuke. Hortik ‘Ehiza debekatu(t)a’ egin daiteke.
>  
> Xabier Pascual Jimenez
>  
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
> Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu.
> De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
> Enviado el: miércoles, 29 de enero de 2014 9:59
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Prohibido cazar
>  
> Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun batean, ‘Prohibido cazar’ adierazten duena. Euskaraz, jakina. 
>  
> Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez dugula oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta Elhuyarrek eta beste hiztegiek ere ez dute aipatzen
>  
> Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, ‘debekatu’, ‘galarazi’ eta gisakoak ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin moldatzen dira:
>  
> ‘prohibido aparcar’ = ‘ez aparkatu’
>  
> ‘prohibida la entrada’ = ‘ez sartu'
>  
> Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire ‘prohibido cazar’ hori emateko:
>  
> 1.- Ez ehizatu
>  
> 2.- Ez ehizan ibili
>  
> 3.- Ehizan ez ibili
>  
> 4.- ...
>  
> Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?
>  
> Ondo-ondo bizi.
>  
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 —>8
>  
>  
> 
>  
>  
> <marca_outlook_haciend_finanzas.jpg>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140203/cf175010/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago