[itzul] "Foto tamaño carnet"

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
As, Ots 11, 11:23:25, CET 2014


NIk "aurpegi-argazki (txiki)" esango nioke.


Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
otsailak 11 10:27):

> Kaixo,
>
> Badakit Hego Euskal Herrian gaudela eta espainolaren mendeko garela, baina
> nik ahalaz saihestuko nuke adiera biko "karnet" terminoa testu jasoetan.
>
> "Txartel" hitzari dagokionez, oso anbiguoa iruditzen zait, batez ere *tarjeta
> *esanahitik haragoko erabileretan. Ikusi besterik ez dago zer emaitza
> dakarren Interneteko Elhuyar Hiztegiko itzulpenetan egindako bilaketak:
>
> *txartel:** billete, boleta, boleto, bono, carné, cartilla, credencial,
> entrada, ficha, localidad, marbete, papeleta, participación, pasaje,
> tarjeta, tarjeta de visita, ticket, tique, tíquet, vale, volante.*
>
> Agian "nortasun agiri"-ren ildotik jota argiago geratuko litzateke kontua:
> "NA (neurriko) argazki", "NAN (neurriko) argazki", "Pasaporte (neurriko)
> argazki"...
>
>
>
>
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko otsailak 11 09:45):
>
> Hobe "txartelerako argazkia" orduan?
>>
>>
>> kbiguri<kbiguri a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak
>> 11 09:30):
>>
>>> Karneterako argazkia karneterako da.
>>>
>>> Koldo Biguri
>>>
>>> El 2014 ots 11, a las 08:28, Patricia Jorge Kuartango <
>>> kuartango a bildua gmail.com> escribió:
>>>
>>> Egun on guztioi:
>>>
>>> Udal-kiroldegiko bonua egiteko hori eskatzen dute, besteak beste.
>>> Googlen "karnet neurriko argazkia" ageri da han eta hemen, "karneterako
>>> argazkia" ere aurkitu du lankide batek, Nafarroako webgune batean...
>>>
>>> Nola emango zenukete?
>>>
>>> Eskerrik asko!
>>>
>>>
>>
>
>
> --
> Gilen Mejuto
> Freelance Translator
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140211/2b8a9fc4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago