[itzul] "Conserje"
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ast, Ots 13, 16:54:54, CET 2014
Milesker guztioi!
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)<
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
otsailak 13 14:49):
> Gurean, Nafarroako foru administrazioan, "etxezain" erabiltzen dugu
> (ikastetxe batekoa baldin bada, "eskolazain" ere bai). Ez dugu "atezain"
> erabiltzen, plantilla organikoan "portero" ere badugulako. Beraz, bi izen
> horiek (bi "izan", bi soldata, bi ... dena) bereizi egin behar.
>
> Ikusirik Euskaltermen ere aukera horiek eskaintzen zaizkigula nagusiki,
> nik horietakoren bat hartuko nuke, eginkizunak izen horiek salatzen
> dituztenak ez bertzelakoak izanagatik.
>
>
>
> Mikel Taberna
>
>
> ------------------------------
>
> *De:* Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* jueves, 13 de febrero de 2014 10:32
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] "Conserje"
>
>
>
> Egun on guztioi:
>
> Udaleko lanpostu zerrenda euskaratzen gabiltza eta berton "conserje" bi
> ditugu. Ez dira bakarrik atezainak, ordea, gauza gehiago ere egiten dituzte
> eta, hori dela eta, izendapen hori ez zaigu egokiena iruditzen.
>
> "Kontserje" hitza erabiltzea atrebentzia handia litzateke, zuen ustez?
> Egungo Euskararen Hiztegian ageri da, baita ETCn eta EPGn ere, baina oso
> emaitza gutxi daude...
>
> Milesker!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140213/268b1779/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago