[itzul] "Conserje"

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 14, 12:30:22, CET 2014


Bai, hala da. Izan ere, langilerik gehienek egiten dituzte lanbidearen izenak iradokitzen dituen eginkizunak baino gehiago. Gaztelaniaz ere bai. Adibidez, "conserje" bera, RAEn:

conserje.

(Del fr. concierge).

1. com. Persona que tiene a su cuidado la custodia, limpieza y llaves de un edificio o establecimiento público.

Gaztelaniazko "conserje" horrek ere hori baino gehiago egiten du, eta, bestetik, baliteke garbiketarik ez egitea, garbiketarako berariazko langileak daudelako, edo zaintzarik ere ez egitea, segurtasunekoak daudelako. Esan nahi dudana da, eta mezu honen helburua, hitzak ez direla izendatzaileak baino, ez dira definizioak, eta hitzen esanahia ez dela osagaiek iradokitzen dutena (soilik), ez euskaraz ez erdaraz.

 

Jon

 

From: Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es] 
Sent: osteguna, 2014.eko otsailak 13 14:49
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Conserje"

 

Gurean, Nafarroako foru administrazioan, "etxezain" erabiltzen dugu (ikastetxe batekoa baldin bada, "eskolazain" ere bai). Ez dugu "atezain" erabiltzen, plantilla organikoan "portero" ere badugulako. Beraz, bi izen horiek (bi "izan", bi soldata, bi ... dena) bereizi egin behar.

Ikusirik Euskaltermen ere aukera horiek eskaintzen zaizkigula nagusiki, nik horietakoren bat hartuko nuke, eginkizunak izen horiek salatzen dituztenak ez bertzelakoak izanagatik.

 

Mikel Taberna 

 

________________________________

De: Patricia Jorge Kuartango [mailto:kuartango a bildua gmail.com] 
Enviado el: jueves, 13 de febrero de 2014 10:32
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] "Conserje"

 

Egun on guztioi:

Udaleko lanpostu zerrenda euskaratzen gabiltza eta berton "conserje" bi ditugu. Ez dira bakarrik atezainak, ordea, gauza gehiago ere egiten dituzte eta, hori dela eta, izendapen hori ez zaigu egokiena iruditzen.

"Kontserje" hitza erabiltzea atrebentzia handia litzateke, zuen ustez? Egungo Euskararen Hiztegian ageri da, baita ETCn eta EPGn ere, baina oso emaitza gutxi daude...

Milesker!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/1c8d2c69/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/1c8d2c69/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago