[itzul] Contrato de trabajo en prácticas
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 14, 18:58:21, CET 2014
Pixka bat presaka nabil, oraintxe bertan lanetik irteten ari naiz-eta.
Dena den, azkar-azkar esanda, nik hor bi bloke nagusi ikusten ditut:
-Kontratua
-Eta kontratua zerena edo zertarako den; hots, praktika-lana.
Nire ustez, zuk aipatu dituzun bi aukeretan, "praktikaldi" lotuago dago
"kontratu"rekin, "lan"ekin baino (hitz-elkarteen funtzionamenduaren
gorabeherak).
Horrela, ba, niri egokiagoa iruditzen zait "praktika-lanerako kontratua"
edo "praktikaldi-lanerako kontratua" bezalakoren bat ("egokiagoa"
diodanean, "gaztelaniazko espresioaren esanahiari lotuago" esan nahi dut,
eta ez euskaraz beste bideren bat urratu ezin denik).
Asteburu on!
Xabier
Gilen Mejuto<gilenmejuto a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
otsailak 14 18:45):
> Kaixo:
>
> Goiko hori euskaraz emateko bi aukera aurkitu ditut sarean:
>
> - Praktikaldiko lan-kontratua
> - Praktikarako lan-kontratua
>
> Zein aukeratuko zenukete? Besterik bai?
>
> Eskerrik asko,
> Gilen
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140214/fe355771/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago