[itzul] "tener cariņo (a alguien)"

p-etxezarraga a bildua ivap.es p-etxezarraga a bildua ivap.es
As, Ots 18, 17:25:34, CET 2014


"Tener cariņo" exaktoki euskaraz eman gurean ibiltzea ez dakit bide arteza eta zuzena den. Hurbilekoak topatu beharko dira: "Ondo gura deutso", "haren ederra baino ez dau ikusten", "Txeratsua da haregaz",  eta abarra luzea izan daiteke, zuhaitza handia da-eta. Nik neuk ez dut kariņo berba erabiltzen euskaraz, badakit harrigarria izan litekeela, baina hala da.

 

From: Nuria Fdz. de Arroiabe [mailto:nuriarroiabe a bildua euskalnet.net] 
Sent: martes, 18 de febrero de 2014 17:05
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "tener cariņo (a alguien)"

 

Estimatzea edo estimutan izatea izan daiteke aukera bat.

 

Nuria

	----- Original Message ----- 

	From: Patricia Jorge Kuartango <mailto:kuartango a bildua gmail.com>  

	To: ItzuL <mailto:itzul a bildua postaria.com>  

	Sent: Tuesday, February 18, 2014 4:57 PM

	Subject: [itzul] "tener cariņo (a alguien)"

	 

	Kaixo:

	Ba bai, esaldi erraz-erraza, baina ez dakit euskaraz nola eman.
	
	"Maitasun" hitza aipatzen dute hiztegi batzuek, eta tira, nik hori "cariņo"rekin baino, "amor"ekin lotzen dut. Oker nabil?

	Bide horretatik ez bada, nondik jo?

	Milesker!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140218/cab7bb80/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago