[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ost, Ots 19, 08:56:18, CET 2014


Nik zure aukeretan laugarrena, XXV. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIA LEHIAKETA.,
aposizioak ere ez baitit onartzen tartean ordinala (hitz-elkarketa bat da,
azken batean).

Beste adibidean, ez dakit zein -KO ote den ataka (edo denak!), baina
ordinalaren leku naturala I. TXAPELKETA da (uste dut esan dezakegula hori),
eta ez diot abantailarik ikusten (horretaz ari baikara gehienbat, nik uste)
sistematikotasunaren izenean hasiera-hasieran jartzeari.

HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO I. TXAPELKETA

Eskerrik asko lanagatik, Joxe Mari.

Patxi

Joxe Mari Berasategi<jxmbera a bildua euskaltel.net> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 15 14:20):

 Aupa, Alfontso eta besteok,
>
> Ondo ulertu badizut, zure pauso logikoei jarraikiz, aitortzen duzu "XV.
> Ernestina Champourcin poesia-lehiaketa" dagokiola, nik jarri nituen aukeren
> artean laugarrena, hain zuzen: 4. XXV. ERNESTINA CHAMPOURCIN POESIA
> LEHIAKETA.
>
> Ordea, gero diozu, 'izeneko' elidituari helduta, *erraz ateratzen dela*Asierren aukera: "Ernestina Champourcin  XV. poesia-lehiaketa".
>
> Hortaz, aposizio baten erdian sar liteke ordinala?
> Izen berezi-arrunt aposizioan, izen berezia edo arrunta (edo biak)
> konplexua(k) izateak aldatzen du aposizioa egiteko modua?
>
> Egia da multzo soil samarrekin errazago argitzen direla gauzak, baina hori
> bezain egia da buruko minik handienak multzo konplexuek ematen dizkigutela.
> Azpian 'edizio' dagoela ere esan du Asierrek. Ez da harritzekoa.
> Gaztelaniaz ere, guri iristen zaizkigunetan behintzat, askotan sartzen dute
> 'edición' hitza luze eta konplexutzat jotzen dituzten kasuak
> 'goxatzeko-edo'. Areago, eta gauzak gehiago korapilatzeko, batzuetan,
> sintagmaburu soil bat jarri ordez, bi jarriko dizkizute:
>  XIX *CERTAMEN* PROVINCIAL "*TROFEO* SAN ANTOLÍN"
>
> Bestalde, nik Champourcin-ena (aposizioko izen bereziduna) itzulplazaratu
> baino lehen, Gotzon informazioak multzokatzeko moldeez aritu zitzaigun,
> labur, baina adibide polita utzi zigun izen konplexuez jarduteko: «10.
> campeonato escolar infantil y cadete femenino de futbol sala».
> Ordinala du, eta gainera 'campeonato' sintagma burua 'ondotxo hornituta'
> datorkigu. Nola egin aurre hainbeste osagairi eta, batez ere, nola ordenatu?
>
> Hona nire ariketatxoa, Gotzonek berea bota ahala egina, oraindik ere inori
> gaiarekin segitzeko gogorik geratu bazaio:
>
> *1 izen egokiena finkatu, ordinala alde batera utzita*
>
>
>
> CAMPEONATO ESCOLAR INFANTIL Y CADETE FEMENINO DE FUTBOL SALA
>
>
>
> Demagun, disekzioa modu desberdinetan eginda eta elementuen hurrenkera eta
> lotura aukerak aztertuta, hau pentsatu dugula:
>
>
>
> HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA
>
>
>
> *2 kokatu ordinala*
>
>
>
> Asierrek ez luke zalantzarik:
>
> HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO I. TXAPELKETA
>
>
>
> Egigun proba ordinala hasieran jarrita:
>
> I. HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA
>
>
>
> Gotzonen 2. moduan begiratuta, gelditu egingo ginateke multzo hauetakoren
> bat irakurtzen amaitzean?
>
> [I. HAUR]
>
> [I. HAUR ETA KADETE]
>
> [I. HAUR ETA KADETE MAILAKO]
>
> [I. HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN]
>
> [I. HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO]
>
> [I. HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO]
>
>
>
> ala hasi eta segi egingo genuke, bizi-bizi, sintagmaburura iritsi arte?
>
> *I. *HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKEN ARETO FUTBOLEKO ESKOLARTEKO
> *TXAPELKETA*
>
>
>
> Eta joko bagenu, baliatuz euskarak hartarako ematen digun aukera aparta,
> informazio zama astazaran bietan orekatzera, sintagmaburuaren ezker-eskuin?
>
> *I.* ESKOLARTEKO ARETO-FUTBOL *TXAPELKETA*, HAUR ETA KADETE MAILAKO
> NESKENA
>
>
>
> Eta koma-tranparik gabe?
>
> *I.* ESKOLARTEKO ARETO-FUTBOL *TXAPELKETA* HAUR ETA KADETE MAILAKO NESKENA
>
>
>
> Galdera askotxo, aukeran, baina ...
>
> Xabierrek ere sinestu zuen, noizbait, jakintsuagotzen gaituen zalantza
> orokorraren baitan.
>
> Honaino iritsi bazara, itzulkide, ez duzu meritu makala!
>
> Joxe Mari Berasategi
> Gastei
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140219/856879c4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago