[itzul] Ebaluatoia

Uxoa Iñurrieta uxoa.inurrieta a bildua gmail.com
Ast, Ots 20, 17:00:01, CET 2014


Egun on:

IXA taldeak laguntza behar du ingelesetik euskararako itzultzaile
automatiko bat (prototipoa) ebaluatzeko. Ahalik eta iritzi gehien lortu
ahal izateko, lehiaketa bat jarri dute martxan, otsailaren 14an hasi eta
25era arte: Ebaluatoia (www.ebaluatoia.org).

Izena ematen duzuenoi, ingelesezko esaldi bat eta euskarazko bi itzulpen
automatiko agertuko zaizkizue, eta bien arteko onena zein den aukeratu
beharko duzue. 10 lagin ebaluatzen dituzuen bakoitzean, boleto bat lortuko
duzue martxoaren 4an egingo den zozketarako.

Irabazleak tablet bat, bizikleta bat edo bi pertsonarentzako afari bat
lortuko du, eta, horrez gain, lagin gehien ebaluatzen dituzten bost
parte-hartzaileei USB gordailu bat emango zaie opari.

Argibide gehiago, www.ebaluatoia.org webgunean.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140220/c0e4c8ac/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago