[itzul] ahotsa errekonozitzeko tramankulurik bada euskaraz?

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Ots 21, 10:14:38, CET 2014


Agurtzane:

Euskarazko hizketa-ezagutzearen (edo ahots-ezagutzearen) teknologiak
erdietsi duen mailaren berri jakiteko, EHUko Aholab ikerketa-taldekoengana
jotzea gomendatzen dizut:

http://aholab.ehu.es/aholab/

Aitzindariak izan dira, sintesian lan handia egin dute, eta aplikazioak
sortu ere bai (ezagunena AhoTTS; kode irekian atera dutena). Elhuyarrek
aplikazio hori darabil bere tresnetan (esaterako, Elhuyar Hiztegiak
webgunean). Zenbait ikerketa-proiektutan, lankide izan gara (orain, Ber2Tek
proiektuan).

Hizketa-ezagutzean aspalditik ari direla badakit, baina, jakingo duzunez,
askoz ere egiteko zailagoa da. Badakit tesi bat aurkeztu berria dela (Luis
Serranoren "Basque Continuous Speech Recognition for Basque").

Antton




2014-02-20 20:03 GMT+01:00 Agurtzane Mallona <agurtzane.mallona a bildua deusto.es>:

> Mila esker, Garbiņe eta Patricia. Lagunari jakinaraziko diot.
>
>
> Agurtzane
>
>
> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko otsailak 20 18:44):
>
> Kaixo Agurtzane:
>>
>> Hau izan daiteke zure lagunak behar duena?:
>>
>> http://softkat.ueu.org/software/ahotts_testu_ahots_bihurgailua.html
>>
>> Hemen informazio gehiago:
>>
>> http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi421A.pdf
>>
>> Ondo izan,
>>
>>
>> Agurtzane Mallona<agurtzane.mallona a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko otsailak 20 17:43):
>>
>>> Arratsalde on denoi!
>>>
>>> Joan den egunean, lagun batek galdetu zidan ea euskaraz ahotsa
>>> errekonozitzeko tramankulurik ea ezagutzen dudan. Susmatzen dut enpresa edo
>>> talde bat baino gehiago arituko dela horretan, baina nik neuk ez dut
>>> halakoren berririk. Baten batek emango lidake erreferentziarik horretaz?
>>> Nire posta elektronikora idatzi dezakezue.
>>>
>>> Mila esker eta arratsalde ona izan.
>>>
>>> --
>>> Agurtzane Mallona
>>> Itzulpen Zerbitzua
>>> Deustuko Unibertsitatea
>>> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>>>
>>
>>
>
>
> --
> Agurtzane Mallona
> Itzulpen Zerbitzua
> Deustuko Unibertsitatea
> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/28ebb4ca/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago