[itzul] ahotsa errekonozitzeko tramankulurik bada euskaraz?

Igor Odriozola Sustaeta igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Or, Ots 21, 10:49:58, CET 2014


Kaixo, Agurtzane (eta beste guztioi; Antton gogogoan, batez ere):

UPV/EHUko Aholab taldekoa naiz. Ahotsaren prozesamenduan egiten dugu lan,
bai testua ahots bihurtzen, bai ahotsa testu bihurtzen. Zer edo zer nahi
izanez gero, helbide honetara idatz diezadakezu: igor a bildua aholab.ehu.es.

Ondo segi,


Agurtzane Mallona<agurtzane.mallona a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko otsailak 21 10:18):

> Eskerrik asko, Antton. Komentatuko diot lagunari.
>
>
> Agurtzane
>
>
> Antton Gurrutxaga Hernaiz<a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko otsailak 21 10:14):
>
> Agurtzane:
>>
>> Euskarazko hizketa-ezagutzearen (edo ahots-ezagutzearen) teknologiak
>> erdietsi duen mailaren berri jakiteko, EHUko Aholab ikerketa-taldekoengana
>> jotzea gomendatzen dizut:
>>
>> http://aholab.ehu.es/aholab/
>>
>> Aitzindariak izan dira, sintesian lan handia egin dute, eta aplikazioak
>> sortu ere bai (ezagunena AhoTTS; kode irekian atera dutena). Elhuyarrek
>> aplikazio hori darabil bere tresnetan (esaterako, Elhuyar Hiztegiak
>> webgunean). Zenbait ikerketa-proiektutan, lankide izan gara (orain, Ber2Tek
>> proiektuan).
>>
>> Hizketa-ezagutzean aspalditik ari direla badakit, baina, jakingo duzunez,
>> askoz ere egiteko zailagoa da. Badakit tesi bat aurkeztu berria dela (Luis
>> Serranoren "Basque Continuous Speech Recognition for Basque").
>>
>> Antton
>>
>>
>>
>>
>> 2014-02-20 20:03 GMT+01:00 Agurtzane Mallona <agurtzane.mallona a bildua deusto.es
>> >:
>>
>>> Mila esker, Garbiņe eta Patricia. Lagunari jakinaraziko diot.
>>>
>>>
>>> Agurtzane
>>>
>>>
>>> Patricia Jorge Kuartango<kuartango a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2014(e)ko otsailak 20 18:44):
>>>
>>> Kaixo Agurtzane:
>>>>
>>>> Hau izan daiteke zure lagunak behar duena?:
>>>>
>>>> http://softkat.ueu.org/software/ahotts_testu_ahots_bihurgailua.html
>>>>
>>>> Hemen informazio gehiago:
>>>>
>>>> http://www.mendebalde.com/modulos/usuariosFtp/conexion/archi421A.pdf
>>>>
>>>> Ondo izan,
>>>>
>>>>
>>>> Agurtzane Mallona<agurtzane.mallona a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi
>>>> zuen (2014(e)ko otsailak 20 17:43):
>>>>
>>>>> Arratsalde on denoi!
>>>>>
>>>>> Joan den egunean, lagun batek galdetu zidan ea euskaraz ahotsa
>>>>> errekonozitzeko tramankulurik ea ezagutzen dudan. Susmatzen dut enpresa edo
>>>>> talde bat baino gehiago arituko dela horretan, baina nik neuk ez dut
>>>>> halakoren berririk. Baten batek emango lidake erreferentziarik horretaz?
>>>>> Nire posta elektronikora idatzi dezakezue.
>>>>>
>>>>> Mila esker eta arratsalde ona izan.
>>>>>
>>>>> --
>>>>> Agurtzane Mallona
>>>>> Itzulpen Zerbitzua
>>>>> Deustuko Unibertsitatea
>>>>> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> Agurtzane Mallona
>>> Itzulpen Zerbitzua
>>> Deustuko Unibertsitatea
>>> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>>>
>>
>>
>
>
> --
> Agurtzane Mallona
> Itzulpen Zerbitzua
> Deustuko Unibertsitatea
> Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
>



-- 
-----------------------------------------
  *Igor Odriozola Sustaeta*
  Tel: +34 655 720 396
  48003, Bilbo
  Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/67a0496b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago