[itzul] homme du monde

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Ast, Uzt 3, 10:23:37, CEST 2014


Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz
honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion
nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo
erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik
ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta
berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan,
eta goraintziak.


Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 3 10:05):

> Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
> Marcel ETCHEHANDY
> 23:39 (hace 10 horas)
>
> "Homme du monde" = homme  "de bonne société", aberatsa diruz edo jakitatez,
> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei
> erraten
> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa guzietako
> modak.
>
> Agur bero bat zuri.
>
> -----Mensaje original-----
> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] homme du monde
>
> Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>
> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>
> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>
> Eta aurreraxeago:
>
> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu »
> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier Artola.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/c1a32b55/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago