[itzul] homme du monde
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Uzt 3, 10:32:52, CEST 2014
Ikus OEHn "mundutar" eta "mundukoi".
Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko uztailak 3 10:23):
> Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz
> honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion
> nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo
> erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik
> ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta
> berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan,
> eta goraintziak.
>
>
> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 3 10:05):
>
>> Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
>> Marcel ETCHEHANDY
>> 23:39 (hace 10 horas)
>>
>> "Homme du monde" = homme "de bonne société", aberatsa diruz edo
>> jakitatez,
>> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei
>> erraten
>> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa guzietako
>> modak.
>>
>> Agur bero bat zuri.
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
>> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: [itzul] homme du monde
>>
>> Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>>
>> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
>> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>>
>> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
>> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>>
>> Eta aurreraxeago:
>>
>> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu »
>> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Xabier Artola.
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/8b9dcf98/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago