[itzul] El campo X está informado

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 20, 08:18:22, CEST 2014


or., 2014.eko uztren 18a 13:53(e)an, Josu Garate Golmayo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
> 
> Informatikan, nola esaten da euskaraz gaztelaniazko "el campo xxxxx está
> informado"?
> Nire ustez, eremu horretan informazioa badagoela esan nahi du. Ez dakit *eremua
> beteta dago* edo *gaurkotuta dago* edo antzekoren bat eman beharko nukeen.
> 
> Laguntzerik bai?
> 

Kaixo guztioi:

OHARRA: denbora luzea daramat zerrenda honetan izena emanda baina hau da
nire lehen mezua. Software euskaraketetan laguntzen aritzen naiz eta
horregatik hemen irakurri eta ikasi besterik ez dut egiten :-)

"el campo xxxxx está informado" esaldia edo antzekorik aurkitu dut inoiz
baina itzulpen oker baten emaitza direla pentsatu dut beti. Ingelesez
ohikoa da "the xxxxx field is empty", "the input field is
filled in" eta antzekoak.

Nik "filled in" formulario baten eremuaren kasuan, gaztelaniaz
"rellenado" edo "cumplimentado" bezala itzuliko nuke (baina beste
batzuek "informado" nahiago dutela dirudi). Euskaraz "xxxxx eremua
beteta dago" itzuliko nuke.

Lagundu izana espero dut. Ondo izan,

Marko Txopitea.
http://ikusimakusi.net/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago