[itzul] Cámara de niebla salina

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Al, Mar 24, 14:17:06, CET 2014


Ez nuen *cámara de niebla salina* terminoaren aditzerik, baina ikusi dut
ingelesez bi termino hauek erabiltzen direla: *salt spray chamber* eta *salt
spray cabinet*. Ganbera hori *salt spray test* delakoa egiteko erabiltzen
da, eta termino hori errazagoa da aurkitzen (Wikipedeia, IATE...).
Frantseserako IATEk *essai au brouillard salin *eta *épreuve au brouillard
salin* eman ditu, eta, gaztelaniarako,
*prueba de corrosión con niebla salina. *
ZTHko terminoa *cloud chamber* da, fisikan oso ezaguna eta erabilia den
aparatua. Berez, ez du zerikusirik *salt spray chamber* delakoarekin, ZTHk
dioen bezala, "Erradiazio ionizatzailearen partikulak detektatzeko tresna"
baita.

Ingelesez *salt spray* duten terminoetan, frantsesez *brouillard *erabiltzen
da, eta, gaztelaniaz, *niebla*; horiek dira, hain zuzen ere, c*loud
chamber*adierazteko terminoetan ere erabiltzen direnak. Beraz, uste
dut euskaraz *laino
*erabil genezakeela, *spray *aldetik jo gabe.

Tresnaren termino osoa dela eta, duda daukat *gatz-laino ganbera* egin
daitekeen, berrelkarketaren arazoa baitugu hor. Badakit berrelkarketari
garai batean ezarritako mugak malgutu egin ditugula azkenaldian;
esaterako, *datu-base
sistemak *erabiltzen dugu inolako arazorik gabe, eta beste hainbat
horrelako aipa litezke. Baina ez dakit ez ote den kasu honetan urrunegi
joatea. Antzeko adibide batzuk: ur astuneko erreaktore, ohantze finkoko
erreaktore. Kasu horietan, iz+izond. sintagma da gune den izenaren (
*errekaktore*ren) modifikatzailea; oraingoan, berriz,  iz.+iz. sintagma
dugu modifikatzailea. Hala ere, uste dut, analogiaz, *gatz-lainoko
ganbera *terminoa
proposa litekeela*.* *Gatz-lainodun ganbera* ere egokia izan liteke.

Antton Gurrutxaga





2014-03-24 9:38 GMT+01:00 <martin-rezola a bildua ivap.es>:

> Nire ustez, zure kasuan "laino ganbera" ez da nahikoa, hain zuzen ere
> laino hori gazia  delako beti  (eta gatza da korrosioaren neurgailua,
> nolabait) .
>
>
>
> Bestalde, "gatz laino" emana dago zenbait tokitan. Hortaz, "gatz laino" +
> "ganbera" = "gatz-laino ganbera" (?)
>
>
>
> Martin
>
>
>
>
>
> *From:* Inaki Inurrieta [mailto:inaki.inurrieta a bildua gmail.com]
> *Sent:* sábado, 22 de marzo de 2014 18:31
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* [itzul] Cámara de niebla salina
>
>
>
> ELHUYARren ZT hiztegian, "cámara de niebla"ren ordaina "laino-ganbera" da;
> baina itzulgai batean "cámara de niebla salina" ageri zait. Nola eman hori?
> Ulertzen dudanez, lainoa da gazia, ez ganbera. "Laino gazizko ganbera"? Ala
> laino klase hori beti da gazia, eta hortaz nahikoa da "laino-ganbera"?
>
>
> --
>
> Iñaki Iñurrieta Labayen
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140324/096a4b49/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago