[itzul] Me queda la palabra

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
Al, Urr 6, 22:27:16, CEST 2014


"Hitza bide, bizia xede" liburua argitaratu zuen Txantreako Euskaldunon Biltokia elkarteak bere 10. urteurrenean, zenbait idazleren aportazioekin (14-15 idazle) bilduma bat osatuz, eta, hitzaurrerako, hori euskaratu nuen. Ez nekien euskaratua zegoela. Hemen duzu.


Hitza gelditzen zait

Galdu badut denbora, bizitza,
eraztuna uretara bezala botata guztia,
sastraketan galdu badut ahotsa,
hitza gelditzen zait.

Sufritu badut egarria, gosea,
nirea zen guztia –deus ez, azken batean–,
segatu baditut itzalak isilean,
hitza gelditzen zait.

Ireki banituen ezpainak
nire aberriaren begitarte
garbi eta izugarria ikusteko,
zartatzeraino ireki banituen,
hitza gelditzen zait.


Fernando Rey






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago