[itzul] Lasa y (eta) Zabala?

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Urr 16, 13:22:15, CEST 2014


Ulertzen ditudan hizkuntzetan diren filmak jatorrizko bertsioan ikusi nahi izaten ditu, azpititulu barik. Aspaldi honetako euskarazko zinema, nahi dudan moduan ikusi ezinik ibiltzen naiz. Ez dut ikusi film hori oraindik, baina iruditzen zait nahi dudan moduan ikusi gabe geratuko naizela berriro. Jatorrizko bertsioa hizkuntza bakarrean da, nahiz eta hizkuntza ezberdinak konbinatu, hau da, protagonista bakoitzak esaldi bakoitza hizkuntza batean esaten du, batean edo bestean, baina ez bietan. Bertsio hori, behar ez ditudan gaztelaniazko letrak erantsi gabe, ikusterik egongo da? Bilboalde erdaldundu horretan, esan nahi dut.

 

Diruz lagundutako emanaldiren batean ez bada, areto komertzialetan ez behintzat. Zer egin?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141016/e94d1a3b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141016/e94d1a3b/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago