[itzul] Reservorio, lecho vascular
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Ost, Urr 22, 08:55:24, CEST 2014
Kaixo Teo:
Euskaltermek "reservorio">"gordailu" jasotzen du, medikuntzaren alorrean.
Beste alde batetik, "vía">"bide" dakar Zientzia eta teknologiaren hiztegiak:
"vía:
1. Med. Gune, barrunbe edo hodi batera iristeko bitartekoa. Esaterako, *bide
parenteral.*
eubideen way, path frvoie"
Hortik abiatuta, ez dakit nahikoa ote litzatekeen "zain-bide", ala
zehazgabeegia den."Lecho vascular" horri buruz, berriz, ez dakit zilegi
litzatekeen hitzez-hitzezkora jo (ingelesez, esaterako, "vascular bed"
topatu dut) eta "hodi-ohe" edo "ohe baskular" ematea ("vascular">"hodi-,
baskular" jasotzen du Erizaintzako hiztegiak).
Ondo izan,
Teo Etxeberria<mezulariya a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urriak 10 10:51):
> Egun on:
>
> Medikuntzako testu bat itzultzen ari naiz, eta hainbat kontzeptu arrotz
> atera zaizkit. Ez dakit nola itzuli. Estimatuko nuke inork lagunduko balit.
> Beharbada, inoiz itzuli behar izan dituzue.
>
> - Reservorio: ez da hiztegi batzuetan azaltzen den `gordailu' adierakoa,
> kateter mota bat baizik ("un catéter venoso central").
>
> - Cateter venoso central: Interneten, 'kateter benoso zentral'-en bat edo
> beste topatu dut, ez besterik; hona hemen definizioa: Definimos como CVC
> al dispositivo IV que sitúa su extremo distal en la vena cava superior ó
> inferior, justo antes de la entrada en la aurícula derecha.
>
> Hauekin ere ez dut asmatzen:
>
> - Lecho vascular
>
> - Vía de acceso venoso
>
> Eskerrik asko, aldez aurretik.
>
> Teo
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141022/87e516ac/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago