[itzul] Eskerrik
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua outlook.com
Ost, Urr 29, 20:20:48, CET 2014
>Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz"
Nik, behintzat, Baztanen aspaldi, oso aspaldi, entzuten nion emakume
bati (nire seme-alaben amatxiri) "eskermile anitz", eta bazituen urteak,
anitz.
Joxemari
29/10/2014 19:17(e)an, Juan Garzia Garmendia igorleak idatzi zuen:
> Kasu honetan, gainera, gramatikala ere ez da "eskerrik" soil hori;
> gaztelaniaz "de gracias" litzatzekeen modutsuan.
>
> Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz" eta
> "mila-mila esker" dira, semantikoki (gutxienez) bitxiak, non eta
> biderketa zentzua (!) ez zaion ematen: mila mila = milioi bat?!.
>
> Izatekotan, "mila eta mila" litzateke normalagoa noski. Orotarikoan,
> Lizarraga Elkanokoaren ale bat bakarrik dator juntagailu gabe:
>
>
> Eskér milla milla. LE Ong34v. Eskerrik asko, aitona, milla ta milla
> esker. Ag G145. Esker mila eta mila!Barb Sup25.
>
>
> Ez ote zaigu nahikoa asko, a(u)nitz edo /mila /izatea eskerrok?
>
>
>
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com <mailto:petrirena a bildua gmail.com>>
> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 29 18:48):
>
> Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan
> zidatenean... Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko
> erabileran. Hiztegi Batuan "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz"
> ditugu.
>
> Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com
> <mailto:karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>
> Kaixo guztioi!
>
> Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz
> jaso beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango
> neuke hori txarto dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
> Karmele Aurtenetxe
>
>
>
---
Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.
http://www.avast.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/42d37374/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago