[itzul] Eskerrik
Maialen Berasategi
maialenberasategi a bildua hotmail.com
Ost, Urr 29, 19:37:30, CET 2014
Ez nieke nahi 'errua' betikoari eta betikoei egotzi, baina susmoa dut orain dela urte batzuk hasi zela ohitura hori, SMSak eta bestelako teknologia garaikideetako mezuak laburtu beharraren beharraz. Nire irudipena, behintzat, horixe. Eta hiperlaburtuta ere iritsi izan zait sarri samar: "skrrik" eta halakoak.
Date: Wed, 29 Oct 2014 18:48:19 +0100
From: petrirena a bildua gmail.com
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] Eskerrik
Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan zidatenean... Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko erabileran. Hiztegi Batuan "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz" ditugu.
Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 29 15:37):
Kaixo guztioi!
Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz jaso beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango neuke hori txarto dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
Karmele Aurtenetxe
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/3f67e6b5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago