[itzul] Eskerrik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urr 30, 08:52:36, CET 2014


Hipotesi bat:

"Milesker" (halaxe HBn), eta akaso besteren bat (erabiltzen ote da "esker
mila a(u)nitz"?), izen gisa lexikalizatu da ekialdeko hizkeretan, eta
horregatik ematen da zenbatzailearekin.

 (Como sust.). Egin-azue ongia! Horra mileskerra! Larz Iru 146.

Paralelismotxo bat ikusten dut nik horren eta "hilabete" (zenbat) "hil"
izenaren sinonimotzat lexikalizatzearen artean: "heldu den hilabetean".



Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko urriak 29 22:27):

> Bai, iparralde honetan ere milesker aunitz barra-barra entzun daiteke,
> jende zaharrek emanik batez ere.
>
>
>
>
> Bakartxo
>
> > Message du 29/10/14 20:21
> > De : "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" <itzuliz a bildua outlook.com>
> > A : "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> > Copie ŕ :
> > Objet : Re: [itzul] Eskerrik
> >
> >>Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz"
>
> > Nik, behintzat, Baztanen aspaldi, oso aspaldi, entzuten nion emakume
> bati (nire seme-alaben amatxiri) "eskermile anitz", eta bazituen urteak,
> anitz.
> >
> > Joxemari
> >
> > 29/10/2014 19:17(e)an, Juan Garzia Garmendia igorleak idatzi zuen:
> >
>
> Kasu honetan, gainera, gramatikala ere ez da "eskerrik" soil hori;
> gaztelaniaz "de gracias" litzatzekeen modutsuan.
>
> >
> Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz" eta
> "mila-mila esker" dira, semantikoki (gutxienez) bitxiak, non eta biderketa
> zentzua (!) ez zaion ematen: mila mila = milioi bat?!.
>
> >
> Izatekotan, "mila eta mila" litzateke normalagoa noski. Orotarikoan,
> Lizarraga Elkanokoaren ale bat bakarrik dator juntagailu gabe:
>
> >
>
> >
>  Eskér milla milla. LE Ong 34v. Eskerrik asko, aitona, milla ta milla
> esker. Ag G 145. Esker mila eta mila! Barb Sup 25.
> >
>
> >
>
> >
> Ez ote zaigu nahikoa asko, a(u)nitz edo *mila *izatea eskerrok?
>
> >
>
> >
>
> >
> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> urriak 29 18:48):
> >
>>
>>  Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan
>> zidatenean... Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko erabileran.
>> Hiztegi Batuan "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz" ditugu.
>> >
>>
>> >
>> Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>> >
>>>
>>>  Kaixo guztioi!
>>> >
>>> > Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz jaso
>>> beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango neuke hori txarto
>>> dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
>>> > Karmele Aurtenetxe
>>> >
>>
>>
>> >
>>
>
> >
>
>
> >
>
> ------------------------------
>    <http://www.avast.com/>
>
> Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast!
> Antivirus <http://www.avast.com/> está activa.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141030/6449e38b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago