[itzul] Eskerrik
Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
itzuliz a bildua outlook.com
Ost, Urr 29, 20:39:57, CET 2014
Ez dakit zergatik iristen diren, beti, bi mezu, nik bidalitakoetan.
Joxemari
29/10/2014 20:20(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua igorleak idatzi zuen:
> >Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz"
>
> Nik, behintzat, Baztanen aspaldi, oso aspaldi, entzuten nion emakume
> bati (nire seme-alaben amatxiri) "eskermile anitz", eta bazituen
> urteak, anitz.
>
> Joxemari
>
> 29/10/2014 19:17(e)an, Juan Garzia Garmendia igorleak idatzi zuen:
>> Kasu honetan, gainera, gramatikala ere ez da "eskerrik" soil hori;
>> gaztelaniaz "de gracias" litzatzekeen modutsuan.
>>
>> Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz" eta
>> "mila-mila esker" dira, semantikoki (gutxienez) bitxiak, non eta
>> biderketa zentzua (!) ez zaion ematen: mila mila = milioi bat?!.
>>
>> Izatekotan, "mila eta mila" litzateke normalagoa noski. Orotarikoan,
>> Lizarraga Elkanokoaren ale bat bakarrik dator juntagailu gabe:
>>
>>
>> Eskér milla milla. LE Ong34v. Eskerrik asko, aitona, milla ta milla
>> esker. Ag G145. Esker mila eta mila!Barb Sup25.
>>
>>
>> Ez ote zaigu nahikoa asko, a(u)nitz edo /mila /izatea eskerrok?
>>
>>
>>
>> Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com <mailto:petrirena a bildua gmail.com>>
>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 29 18:48):
>>
>> Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan
>> zidatenean... Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko
>> erabileran. Hiztegi Batuan "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz"
>> ditugu.
>>
>> Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com
>> <mailto:karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>>
>> Kaixo guztioi!
>>
>> Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz
>> jaso beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango
>> neuke hori txarto dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
>> Karmele Aurtenetxe
>>
>>
>>
>
>
>
> ------------------------------------------------------------------------
> <http://www.avast.com/>
>
> Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de
> avast! Antivirus <http://www.avast.com/> está activa.
>
>
---
Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.
http://www.avast.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/3c6a53a5/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago