[itzul] Eskerrik

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ost, Urr 29, 22:27:24, CET 2014


Bai, iparralde honetan ere milesker aunitz barra-barra entzun daiteke, jende zaharrek emanik batez ere.





Bakartxo
> Message du 29/10/14 20:21
> De : "Itzuliz Itzulpen Zerbitzua" 
> A : "ItzuL" 
> Copie à : 
> Objet : Re: [itzul] Eskerrik
> 
>>Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz"

> Nik, behintzat, Baztanen aspaldi, oso aspaldi, entzuten nion emakume bati (nire seme-alaben amatxiri) "eskermile anitz", eta bazituen urteak, anitz.
> 
> Joxemari
> 
> 29/10/2014 19:17(e)an, Juan Garzia Garmendia igorleak idatzi zuen:
>

Kasu honetan, gainera, gramatikala ere ez da "eskerrik" soil hori; gaztelaniaz "de gracias" litzatzekeen modutsuan.

>
Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz" eta "mila-mila esker" dira, semantikoki (gutxienez) bitxiak, non eta biderketa zentzua (!) ez zaion ematen: mila mila = milioi bat?!.

>
Izatekotan, "mila eta mila" litzateke normalagoa noski. Orotarikoan, Lizarraga Elkanokoaren ale bat bakarrik dator juntagailu gabe:

>

>
Eskér milla milla. LE Ong 34v. Eskerrik asko, aitona, milla ta milla esker. Ag G 145. Esker mila eta mila! Barb Sup 25.
>

> 

> 
Ez ote zaigu nahikoa asko, a(u)nitz edo mila izatea eskerrok?

>

>

>
Patxi Petrirena
igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 29 18:48):
>


Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan zidatenean... Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko erabileran. Hiztegi Batuan "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz" ditugu.
>


>
Karmele Aurtenetxe igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>
 Kaixo guztioi!
> 
> Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz jaso beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango neuke hori txarto dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
> Karmele Aurtenetxe
> 


>



>



> 







Este mensaje no contiene virus ni malware porque la protección de avast! Antivirus está activa.






-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/d1bd501b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago