[itzul] Tratamendu- eta agur-formulak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urr 30, 18:05:40, CET 2014


Hau ez da hertsiki zuk galdetutakoari zuzen-zuzenean erantzuteko. Nolanahi
ere, arras jakingarria iruditzen zait, arrazoi bat baino gehiagogatik
(bakoitzak ikusiko du, nola ez, zer balio ematen dion), Antonio Arzakek
egin zuen euskarazko itzulpena, Donostiako Okendoren estatuaren lehen
harria jarri zuteneko ekitaldiari buruzko agiriarena. Hona hemen esteka:

http://meta.gipuzkoakultura.net/bitstream/10690/64972/1/AM_297337.pdf

Eta Antonio Arzaken bizitzari buruz gehiago jakiteko:

http://www.euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/35%20ARZAK.pdf

Zuei ere interesgarria irudituko zaizuelakoan, agur bero bat.

Xabier

Inaki Inurrieta<inaki.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urriak 30 17:25):

> Tipifikatuta al daude gaur egun administrazio-idatzietan euskaraz
> erabiltzen diren tratamendu eta agur formulak? Inon jasota al daude?
>
> Alegia, erdarazko Estimado, Excmo., Illmo., V. E..., Dios guarde a usted
> muchos aņos, reciba un cordial saludo... erabiltzen diren edo ziren bezala,
> zer erabiltzen da gaur egun euskaraz?
>
> Mila esker.
>
> --
> Iņaki Iņurrieta Labaien
> ITZULTZAILEA
> 639 840 274 - 943 219488
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141030/fed26949/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago