[itzul] Orduak idatziz nola eman
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Ast, Ira 4, 21:06:00, CEST 2014
Bai, Euskaltzaindiaren araua diozun bezalakoa da, ahozkoa eta idatzia,
hein batean bederen, zein bere aldetik doazkeeelarik.
Halere, ez ahantz erabilera erdi-formaletan (afixak, egitarauak, etab.)
beste idazmoldea ere onartua dela: "arratsaldeko 6,30etan" zure
adibidean (arauaren azken puntua). Hor plurala agertzen da atzizkian,
baina koma emanik orenen zenbakien ondotik; halaber, hamarrekoen
zutabeari legokiokeen O zifra ez da idazten.
Izan ongi,
Beñat
Le 04/09/2014 16:43, bpikabea a bildua itzulika.com a écrit :
> Aupa!
>
> Demagun 18:30 dugula. Euskaltzaindiaren 35. araua irakurri eta
> 18:30ean behar duela ondorioztatu dut (hain zuzen, arauaren azken
> orrian dagoen taulako 5. puntuan dago jasota).
>
> Esan didatenez, puntu hori kontraesanean dago goragoko 2.arekin
> ("erdia" idatziz nola erabili jasotzen duenarekin, alegia), eta
> onargarria omen da 18:30etan idaztea ere.
>
> Nire ustez, bi puntuek ez dute gauza bera arautzen eta, beraz, ez
> daude kontraesanean.
>
> Arraroa ere egiten omen zaie singularreko forma. Baina bereizi beharra
> dago halaber nola esaten diren eta nola idazten diren...
>
> Hainbat aukera daude orduak emateko, jakina, baina zifretan emanez
> gero, Euskaltzaindiaren erabakia argia da.
>
> Zuen iritzien zain geratzen naiz.
>
> Mila esker aldez aurretik,
>
> Belen
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago