[itzul] Menos da una piedra
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Ira 11, 09:40:24, CEST 2014
> “Belea egondako hesolak gutxiago” (ematen dik)
Koldo Izagirreren /Lokuzioen hiztegia/k hiru eratara ematen du
esamoldea; badaezpada ere, «hesol» dago Hiztegi Batuan, ez «esol».
* *(ezer) belea egondako esola baino gozoagoa izan*
/Azalpena:/ (ironiaz) (ezer) oso ona izan (jateko)
/Adibideak:/
— Kondar ori ez utzi, zupatu-gabe! Belea egondako esola baiño
gozoagoa izango da-ta...
MOKOROA, J. /Ortik eta emendik/, 1990.
<http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=justo+mokoroa>
* *(ezer) belea egondako esolaren kutsua baino hobea *
/Azalpena:/ (ironiaz) (ezer) oso ona izan (jateko)
/Adibideak:/
— Belea egondako esolaren kutsua baiño obea izango da noski... ta
jan gogotik!... (Lapikoaren kondarra zupatzen ari zan bati esana).
MOKOROA, J. /Ortik eta emendik/, 1990.
<http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=justo+mokoroa>
* *belea egondako etxolan bustitako taloa baino gozoagoa(k)*
/Azalpena:/ gozoa(k)
/Adibideak:/
— belea egondako esolan bustitako taloa baiño gozoago dek ori.
HERRI MINTZOA
Azkue, R. M. /Euskalerriaren Yakintza III/.
<http://intza.armiarma.com/cgi-bin/intza/bilatu2.pl?itur=yakin+iii>
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140911/4e53e298/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago