[itzul] tratatua ala ituna?
Agurtzane Mallona
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Ira 18, 14:18:40, CEST 2014
Itzultzaile lagunok:
Aste pare bat daramat Europar Batasuneko eta NBEko erakundeen inguruko lan
bat zuzentzen. Erakundeak itun baten bidez eratzen direla ikasi dut. Baina
izen zehatzak Euskaltermen begiratu ditudanean, konturatu naiz orain arteko
*Itunak* (hala agertzen dira EIMAn, esate baterako) *Tratatu* bihurtu
direla 2014an (Bruselakoa, Amsterdamekoa, Maastrichtekoa, Europar
Batasunarena).
Materialak unibertsitateko ikasleentzat dira eta argitaratzeko asmoa dago.
Zer egin? Horra hor nire kezka! Laguntzerik bai?
--
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2926
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140918/8e381fcf/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago