[itzul] Pigmentu baten izena (artea)

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Ira 18, 08:30:27, CEST 2014


Eskerrik asko, Imanol eta Alfontso!

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 17 15:59):

> Alemanez "Umbra" da, gaztelaniaz "umbra" ere erabiltzen da "tierra de
> sombra"z gainera, baita portugesez ere, latinetik baitator: "umbra".
> Ingelesez, "umbra"tik atera dute "umber"etik edo frantseezko "ombre"tik.
> Aukera bat izan liteke euskaraz "unbra" erabiltzea.
> Bestela, "Umbriako lurra". Adibidez, "Sienako lurra" izeneko pigmentua
> badago, edo "Kasselgo lurra"...
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> @ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
>
>  Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2014-09-17 15:31 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Arratsalde on:
>>
>> Lagun bat artearen alorreko testu bat itzultzen ari da, eta zalantza hau
>> bidali dit, pigmentu baten izenaren inguruan:
>>
>> Pigmentu baten izena ez dut inon ere aurkitu euskaraz (artearen hiztegian
>> ere ez), eta uste dut nik proposatu dudana ez dela egoki-egokia.
>>
>> Pigmentuaren izena:
>> gaztelaniaz: tierra de sombra;
>> ingelesez: umber;
>> frantsesez: terre d'ombre;
>> italieraz: terra di ombra
>>
>> Wikipediako ingelesezko bertsioaren arabera, izenaren jatorria italieraz
>> omen da, eta latineko umbra hitzarekin ere harremanetan egon omen daiteke.
>> Edonola, umbra, ombra, ombre eta sombrak "itzal" esan nahi dute, besteak
>> beste. Nik ordea, "lur ilun" eman nuen ordain gisa (bilaketa horiek guztiak
>> egin aurretik); ez dut gaizki-gaizki ikusten, baina, beste hizkuntzei
>> jarraituta, "itzal lurra" beharko luke, agian, baina hitzez hitzezkoegia
>> ikusten dut.
>>
>> Pigmentuaren beste izen bat da terra d'Umbria (Italiako eskualde baten
>> izena, pigmentua handik ateratzen zen). Beste aukera bat litzateke izen
>> horretan oinarrituta ematea ordaina, baina beste hizkuntzetan ez da hala
>> egin: gaztelaniaz ez da erabiltzen, ingelesez ere italierakoaren itzulpen
>> gisa baino ez, frantsesez ez...
>>
>> Zer diozue?
>> Esker mila, aldez aurretik!
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140918/e42d79de/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago