[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Or, Ira 19, 14:18:11, CEST 2014
Irungo ikastolan eta Hondarribiko nire etxe aitzineko eskolan eta txikar egiten genuen (edo zuten), bai eta piper ere. Hendaia aldean "biper egin" entzuten da.
Bakartxo
> Message du 19/09/14 14:12
> De : "Alfontso Mujika Etxeberria"
> A : "ItzuL"
> Copie ŕ :
> Objet : Re: [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
>
>
Donostiako auzorik erdaldunenetako batean, txikitan, denok erdaraz egiten genuela, "hacer chicarra" erabiltzen genuen guztiok, eta hori maiz egiten zuenari "chicarrero" esaten genion (masculinoan, gure eskolan ez baitzen neskarik).
>
> Alfontso Mujika Etxeberria
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
> @ElhuyarItzulpen
>
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> www.elhuyar.org
>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
2014-09-19 14:05 GMT+02:00 Amaia Apalauza :
>
Kaixo:
>
>
Nafarroako mendebaldean, piper egin eta piperra egin.
>
>
Ongi izan!
>
>
Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udalaigorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 19 13:56):
>
Apa:
Guk "kale egin" be esaten genduan, baina batez be, "pira egin" gaztelaniatik hartuta. "etxegun" be bai. Hori itsasoko gizonek esaten eben eguraldi txarragaitik itsasoratzerik ez eukenean eta guk kale egiten genduanean be "etxegun" egin dogula esaten genduan. "huts egin" be bai esaten da.
Bueno, ea hau lagungarri dozuen.
Zeuek gura dozuen arte.
>
>
>
From: LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com]
> To: 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
> Sent: Fri, 19 Sep 2014 13:08:18 +0200
> Subject: [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
>
>
> Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori, alegia.
> Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko nuke
> zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.
>
> Milesker.
>
>
>
>
>
>Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira.
> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>
> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan:
> ingurumena guztion kontua da.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140919/3bbb1bf4/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago