[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
inaki irazabalbeitia
inakixabier a bildua gmail.com
Or, Ira 19, 16:20:59, CEST 2014
Santo Tomas Lizeoan ere, Donostian, txikarra egiten genuen euskaraz. Eskua
sutan jarriko ez banu ere, esango nuke Donostiako gure haurtzaroko
gaztelanian ugari ziren euskarazko hitz horietako bat dela zapo, korkoi,
kiskila, bertan-txulo, barrenes etab. bezala.
Inaki
Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 19 13:10):
> Donostiako auzorik erdaldunenetako batean, txikitan, denok erdaraz egiten
> genuela, "hacer chicarra" erabiltzen genuen guztiok, eta hori maiz egiten
> zuenari "chicarrero" esaten genion (masculinoan, gure eskolan ez baitzen
> neskarik).
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> @ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> 2014-09-19 14:05 GMT+02:00 Amaia Apalauza <amaia.apalauza a bildua gmail.com>:
>
>> Kaixo:
>>
>> Nafarroako mendebaldean, *piper egin* eta *piperra egin*.
>>
>> Ongi izan!
>>
>> Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org>
>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 19 13:56):
>>
>> Apa:
>>>
>>> Guk "kale egin" be esaten genduan, baina batez be, "pira egin"
>>> gaztelaniatik hartuta. "etxegun" be bai. Hori itsasoko gizonek esaten eben
>>> eguraldi txarragaitik itsasoratzerik ez eukenean eta guk kale egiten
>>> genduanean be "etxegun" egin dogula esaten genduan. "huts egin" be bai
>>> esaten da.
>>>
>>> Bueno, ea hau lagungarri dozuen.
>>>
>>> Zeuek gura dozuen arte.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>> *From:* LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com]
>>> *To:* 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
>>> *Sent:* Fri, 19 Sep 2014 13:08:18 +0200
>>> *Subject:* [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?
>>>
>>>
>>> Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori,
>>> alegia.
>>> Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko
>>> nuke
>>> zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.
>>>
>>> Milesker.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> ------------------------------
>>>
>>> Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira.
>>> Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke.
>>>
>>> Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
>>> mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
>>>
>>>
>>> Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan:
>>> ingurumena guztion kontua da.
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140919/e211e3cb/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago