[itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Or, Ira 19, 14:48:21, CEST 2014


Nafarroako Bortzirietan ere, piper egin edo piperra egin (ez dakit bertzerik baden).

Julian

 

De: Amaia Apalauza [mailto:amaia.apalauza a bildua gmail.com] 
Enviado el: viernes, 19 de septiembre de 2014 14:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?

 

Kaixo:

Nafarroako mendebaldean, piper egin eta piperra egin.

Ongi izan!

 

Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala<itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.org> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 19 13:56):

Apa:

 

Guk "kale egin" be esaten genduan, baina batez be, "pira egin" gaztelaniatik hartuta. "etxegun" be bai. Hori itsasoko gizonek esaten eben eguraldi txarragaitik itsasoratzerik ez eukenean eta guk kale egiten genduanean be "etxegun" egin dogula esaten genduan. "huts egin" be bai esaten da.

 

Bueno, ea hau lagungarri dozuen. 

 

Zeuek gura dozuen arte.

 



  <http://www.bermeokoudala.net/fileadmin/bermeokoudala/doc_bermeo/Emailak/itzulpenzerbitzua.jpg> 

  _____  

From: LB [mailto:luisber12 a bildua gmail.com]
To: 'ItzuL' [mailto:itzul a bildua postaria.com]
Sent: Fri, 19 Sep 2014 13:08:18 +0200
Subject: [itzul] Nola esaten da zuen inguruan "piper egin"?


Bizkaiko partean "patx egin" edo "sasieskola egin" esaten dan hori, alegia.
Seguru esamolde horrek badituela hainbat aldaera han-hemen. Eskertuko nuke
zuen inguruko euskalkian erabiltzen dena jakinaraziko bazenidate.

Milesker.




 

 

 

  _____  

Mezu hau eta erantsitako dokumentuak hartzailearentzat berarentzat baino ez dira. 
Informazino pribilegiatua eta isilpekoa izan daiteke. 
Zu ez bazara hartzailea, jakinarazo eiguzu mezua barriz jatorrira bueltauta eta,
mesedez, ezabatu mezua, mezuaren kopiak eta erantsitako fitxategi danak.
 
Ondo pentsatu mezu hau (eta erantsitako artxiboak) inprimatzea beharrezkoa dan: 
ingurumena guztion kontua da.

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140919/d329754f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago