[itzul] ala/edo
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
As, Ira 23, 16:28:01, CEST 2014
Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut, hemendik aurrerako
galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta ala edo edo jarri zuzen
legokeen!
<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23 11:49):
> Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari dena.
> Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da erabilera hori, eta
> bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta beti ondo.
> Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur bertan ikusi ditudan kasu bi:
>
>
>
> “Zuhaitza edo arbola?” (
> *http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak*
> <http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak>). Lehen
> irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia, harria ez eta
> animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat edozein, bata
> nahiz bestea. “Zuhaitza ala arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
> diferentziaz ari dela ulertuko nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da
> artikulua). Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta
> |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak
> dagozkio, bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
>
>
>
> “KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio
> orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko zerbait egingo
> nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren eskeman
> errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen dituela ulertuko nuke.
> Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela galdera
> erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman “KRISIA: Errealitatea ala
> aitzakia?” izan beharko luke.
>
>
>
> Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria eta
> baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
> idatzita ez.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
> *From:* Juanjo Respaldiza [mailto:jjrespaldiza a bildua gmail.com]
> *Sent:* asteartea, 2014.eko irailak 23 10:23
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] ala/edo
>
>
>
> Jon, ez dut argi ikusten zer esan nahi duzun Hau/Hori eta Bai/Ez horien
> bidez, baina nik beste bide batetik azalduko nuke kontua:
>
>
>
> ALA galderazkoetan erabiltzen da, zehargalderak barne, noski, eta EDO
> edozein kontestutan, baita galderazkoetan ere. Hau da, EDO beti erabil
> daiteke ALAren lekuan, baina ez ALA EDOren lekuan.
>
>
>
> Hala ere, uste dut badirela lege honez gainerako erabilera batzuk. Baten
> batek esplika balitza...
>
>
>
> Ondo izan.
>
> Juanjo
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23
> 09:20):
>
> Bereizketa gero eta gehiago galtzen ari dela ikusten ari naiz
> aspalditxotik, baita lumarik trebeenetan ere. Bereizten dugunok argi
> daukagu zein den zertarako. Azalpen luzetan sartu beharrean, ulertzeko
> modurik errazena hauxe iruditzen zait. Adi galderen erantzunari:
>
>
>
> Hau ala hori? Hau/Hori
>
>
>
> Hau edo hori? Bai/Ez
>
>
>
> Ez dezagun bereizketa garrantzitsu hori galdu.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
>
>
> <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/1f278854/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140923/1f278854/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago