[itzul] ala/edo
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.com
Ost, Ira 24, 01:08:14, CEST 2014
Hil ala biziko kontua da, Xabier Amurizak liburuari titulu eman zion
bezala, eta ez hil edo bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala.
Hiltzea eta bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada
teorizatzen duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira,
zazpiren bat edo? Gehiago direla uste ala?
On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:
> Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut, hemendik aurrerako
> galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta ala edo edo jarri zuzen
> legokeen!
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es <mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko irailak 23 11:49):
>
> Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari
> dena. Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da
> erabilera hori, eta bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO
> edozertarako eta beti ondo. Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur
> bertan ikusi ditudan kasu bi:
>
> “Zuhaitza edo arbola?”
> (*http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak*).
> Lehen irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia,
> harria ez eta animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”,
> bietako bat edozein, bata nahiz bestea. “Zuhaitza ala arbola?”
> irakurri banu, hitz bien arteko diferentziaz ari dela ulertuko
> nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da artikulua). Entonazioa
> ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta |Zuhaitza edo
> arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak dagozkio,
> bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
>
> “KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio
> orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko
> zerbait egingo nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo
> bereizketaren eskeman errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen
> dituela ulertuko nuke. Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia
> baizik’ esan nahi duela galdera erretoriko horrek. Bereizketaren
> eskeman “KRISIA: Errealitatea ala aitzakia?” izan beharko luke.
>
> Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria
> eta baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz
> ditzakegu, baina idatzita ez.
>
> Jon
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140924/bfe53e1b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago