[itzul] ala/edo
Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala
nuriarroiabe a bildua euskalnet.net
Ost, Ira 24, 09:46:30, CEST 2014
Egun on, Itzulkideok.
Euskaltzaindiako Gramatika batzordeko idazkari Jesus Mari Makatzagak hauxe
erantzun zion egindako kontsulta bati.
*edo* eta *ala*
Galdera
Noiz erabili behar da *ala* eta noiz *edo* juntagailua?
Erantzuna
Galde-perpausetan nahiz adierazpenezkoetan erabiltzen da *ala* juntagailua.
Galderazkoetan, elkar baztertzen duten aukerak (*bai ala ez* edo *hil ala
bizi* gisakoak) juntatzen ditu *ala*k: adibidez, *Zer nahi duzu, ardoa ala
sagardoa?; Zinemara joango gara ala nahiago duzu etxean gelditzea?
*Adierazpen-perpausetan
(batez ere Ipar-Ekialdean) berdintsu zaizkigun aukerak juntatzen ditu *ala*k,
nolabaiteko orobatasuna adierazteko: adibidez, *Berdin zait nire lagunak
aberats ala pobre izan. *
Bi erabilera horietan *edo* ere berdin-berdin erabil daiteke (bigarren
erabileran *nahiz* eta *zein* ere bai). Kontua da zenbait euskaldunek *edo*
bakarrik ezagutzen edota erabiltzen dutela. Beste batzuek, biak: *edo* eta
*ala.* Azken horientzat, Gramatika batzordearen iritziz, normalagoa da *ala*
hautatzea. Zehaztapen gehiago nahi izanez gero, ikus Euskaltzaindiaren *Euskal
Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, IV (Juntagailuak) *liburukia. Han
aztertzen dira, xeheki aztertu ere, *edo* (120. or.) eta *ala* (155. or.)
juntagailuak.
*Data*: 2001/04/04 *Erantzulea*: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko
idazk.
Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
irailak 24 01:08):
> Hil ala biziko kontua da, Xabier Amurizak liburuari titulu eman zion
> bezala, eta ez hil edo bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala.
> Hiltzea eta bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada
> teorizatzen duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira, zazpiren
> bat edo? Gehiago direla uste ala?
>
>
>
> On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:
>
> Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut, hemendik aurrerako
> galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta ala edo edo jarri zuzen
> legokeen!
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23
> 11:49):
>
>> Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari dena.
>> Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da erabilera hori, eta
>> bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta beti ondo.
>> Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur bertan ikusi ditudan kasu bi:
>>
>>
>>
>> “Zuhaitza edo arbola?” (
>> *http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak*
>> <http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak>). Lehen
>> irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia, harria ez eta
>> animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat edozein, bata
>> nahiz bestea. “Zuhaitza ala arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
>> diferentziaz ari dela ulertuko nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da
>> artikulua). Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta
>> |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak
>> dagozkio, bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
>>
>>
>>
>> “KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio
>> orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko zerbait egingo
>> nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren eskeman
>> errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen dituela ulertuko nuke.
>> Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela galdera
>> erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman “KRISIA: Errealitatea ala
>> aitzakia?” izan beharko luke.
>>
>>
>>
>> Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria eta
>> baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
>> idatzita ez.
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140924/bc1eeaf0/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago