[itzul] ala/edo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ira 24, 09:47:27, CEST 2014


Oraintxe bururatu zait "edo"ren antzeko adibide bat, Arestirena,
Oskorrik kantatua (eta nik ere maiz sasoi batean):

Baina sua eta ura ezin nahas daitezke;
irakin EDO amata, ez dago ezer beste.

Alegia, "irakin, edo, bestela, amata". Eta, berdin, "hil, edo, agian, bizi".

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 24 09:40):

> Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
> sendoa duena.
>
> Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
> zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste dut
> hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
> bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
> finkaturik zeukana.
>
> Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
> forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
> balioa duela hizkera batzuetan.
>
> Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.
>
>
>  HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il
> edo bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian, vivre
> ou mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand
> risque d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo
> bizi. [Lengo barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi,
> errezeta bat egin. Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi,
> arpegi emateko. Lard 540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro
> zan Endaiara. Zab Gabon 96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi. Prop
> 1882, 150. Aurrera, suan jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren
> gloriagaitik batalletan. AB AmaE 187. Zer salbaikeria itsusiagorik gizona
> eta zezena, hil edo bizi, han ar araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi
> [...] eman zion [...] sendagailua. HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten
> euren kontra ill edo bizi iokatutera. Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian
> bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa etzan juan / batere igesi. EusJok
> II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi, aintzina joaitea du beraz, eta
> [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi larria, hil ala bizi,
> bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.
>
> v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok
> 424). SMitx Aranz 212.
>
>  (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
> gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160
> (v. tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt
> 483. Hil edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko
> estualdi ontan. Ib. 217.
>
> Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
> irailak 24 01:08):
>
>>  Hil ala biziko kontua da, Xabier Amurizak liburuari titulu eman zion
>> bezala, eta ez hil edo bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala.
>> Hiltzea eta bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada
>> teorizatzen duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira, zazpiren
>> bat edo? Gehiago direla uste ala?
>>
>>
>>
>> On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:
>>
>> Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut, hemendik aurrerako
>> galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta ala edo edo jarri zuzen
>> legokeen!
>>
>> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23
>> 11:49):
>>
>>>   Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari dena.
>>> Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da erabilera hori, eta
>>> bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta beti ondo.
>>> Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur bertan ikusi ditudan kasu bi:
>>>
>>>
>>>
>>> “Zuhaitza edo arbola?” (
>>> *http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak*
>>> <http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak>). Lehen
>>> irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia, harria ez eta
>>> animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat edozein, bata
>>> nahiz bestea.  “Zuhaitza ala arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
>>> diferentziaz ari dela ulertuko nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da
>>> artikulua). Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta
>>> |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak
>>> dagozkio, bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
>>>
>>>
>>>
>>> “KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio
>>> orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko zerbait egingo
>>> nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren eskeman
>>> errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen dituela ulertuko nuke.
>>> Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela galdera
>>> erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman “KRISIA: Errealitatea ala
>>> aitzakia?” izan beharko luke.
>>>
>>>
>>>
>>> Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria eta
>>> baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
>>> idatzita ez.
>>>
>>>
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140924/aa66e1d9/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago