[itzul] ala/edo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ira 24, 09:40:13, CEST 2014


Barka, baina hori ez da hala, eta Euzkitzek darabilena da tradizio garbi
sendoa duena.

Esapide horren zentzua, ustez, ez da "bata ala bestea" gertatu beharreko
zerbait, baizik "bata zein bestea" gertatu berdin egin beharrekoa. Uste dut
hor "ala" darabiltenek (Mitxelenaren adibide bat barne, baina ez bestea)
bestela ulertzen dutela eta "zuzendu" nahi dutela tradizioak ondo
finkaturik zeukana.

Nire uste hori ustela izatekotan ere, horrek ez du aldatzen esapidearen
forma "hil edo biziko" izatea. Kontuan hartu, bestalde, "ala"k "edo"ren
balioa duela hizkera batzuetan.

Amurizarena, bidenabar, "Hil ala bizi" da.


 HIL EDO (ALA) BIZI (Lar, Dv). A vida o muerte. "A muerte o a vida, il edo
bizi, etsi etsian" Lar. "Hil edo bizi sarthu behar dugu hirian, vivre ou
mourir, nous devons pénétrer dans la ville, c'est à dire, au grand risque
d'être tués" Dv. Tr. Prácticamente todos los ejs. son de hil edo bizi. [Lengo
barberu txaarrak] gitxi estudijau, ta gero ill edo bizi, errezeta bat egin.
Mg PAb 45. Prestatu ziran, Erromarrai, il edo bizi, arpegi emateko. Lard
540. Bere burua il edo bizi urari erasorik, igaro zan Endaiara. Zab Gabon
96. Nik behar dut aitzina joan hil edo bizi. Prop 1882, 150. Aurrera, suan
jarraitu, ill ala bizi / Jaungoikoaren gloriagaitik batalletan. AB AmaE
187. Zer salbaikeria itsusiagorik gizona eta zezena, hil edo bizi, han ar
araztea baino. HU Zez 77. Hil edo bizi [...] eman zion [...] sendagailua.
HU Aurp 77. Ez ei zan iñor azartuten euren kontra ill edo bizi iokatutera.
Ag AL 64 (v. tbn. G 155). Aidian bota zuan / bai ill edo bizi. / Otxoa
etzan juan / batere igesi. EusJok II 169 (v. tbn. EusJok 25). Hil edo bizi,
aintzina joaitea du beraz, eta [...] badoa aintzina. Barb Sup 173s. Hizketaldi
larria, hil ala bizi, bide bila, nahigabez inguraturik. MIH 299.

v. tbn. Izt C 504. EE 1884b, 230. Or Eus 397. PArt Ustez 53 (ap. ELok 424).
SMitx Aranz 212.

 (Con -ko, adnom.). "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Ezta
gutxi goraberako gauza, il edo biziko baldintza baizik. Vill Jaink 160 (v.
tbn. 156). Gorde deirazula ill edo biziko sekretu au. Etxba Ibilt 483. Hil
edo biziko erabakiak hartu. MIH 225 (v. tbn. 95). Il edo biziko estualdi
ontan. Ib. 217.

Mikel Haranburu<musdeh a bildua terra.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
irailak 24 01:08):

>  Hil ala biziko kontua da, Xabier Amurizak liburuari titulu eman zion
> bezala, eta ez hil edo bizikoa, Xabier Euskitzek sarritan dioen bezala.
> Hiltzea eta bizitzea ez baitira pareko edo elkarren ondoko. Bada
> teorizatzen duena esamoldearen barru-barrukoaz, baina zenbat dira, zazpiren
> bat edo? Gehiago direla uste ala?
>
>
>
> On ar., 2014.eko iraren 23a 16:28, Mikel Gartzia wrote:
>
> Ulertu dut Jonek esan nahi duena. Gogoratuko dut, hemendik aurrerako
> galderetan ala ala edo aukeratzeko. Nahiz eta ala edo edo jarri zuzen
> legokeen!
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 23
> 11:49):
>
>>   Bigarren lerrokadan esaten duzuna da, hain zuzen zabaltzen ari dena.
>> Leku batzuetan hala da, baina tamalez zabaltzen ari da erabilera hori, eta
>> bereizteko ahalmena galtzen ari gara: EDO edozertarako eta beti ondo.
>> Horixe da gelditu nahi nukeena. Gaur bertan ikusi ditudan kasu bi:
>>
>>
>>
>> “Zuhaitza edo arbola?” (
>> *http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak*
>> <http://www.argia.com/argia-astekaria/2421/fruitu-arbolak>). Lehen
>> irakurraldian, “bai, bata edo bestea”, esango nuke, “alegia, harria ez eta
>> animalia ere ez, zuhaitza edo arbola baizik”, bietako bat edozein, bata
>> nahiz bestea.  “Zuhaitza ala arbola?” irakurri banu, hitz bien arteko
>> diferentziaz ari dela ulertuko nuke hasi-hasieratik (eta horretaz ari da
>> artikulua). Entonazioa ere ezberdina da: |Zuhaitza’ ala arbola,?| eta
>> |Zuhaitza edo arbola’?|. Lehen galderari Zuhaitza/Arbola erantzunak
>> dagozkio, bigarrenari Bai/Ez erantzunak.
>>
>>
>>
>> “KRISIA: errealitatea edo aitzakia?” (ELAk zabaldutako informazio
>> orrietan). Lehen irakurraldian… aurreko prozesuaren antzeko zerbait egingo
>> nuke, aurrekoa baino ulergaitzagoa, baina ala/edo bereizketaren eskeman
>> errealitatea eta aitzakia berdinduta jartzen dituela ulertuko nuke.
>> Badakit, ostera, ‘errealitatea ez, aitzakia baizik’ esan nahi duela galdera
>> erretoriko horrek. Bereizketaren eskeman “KRISIA: Errealitatea ala
>> aitzakia?” izan beharko luke.
>>
>>
>>
>> Ez diot txarto dagoenik, bereizteko aukerari eustea interesgarria eta
>> baliotsua dela baizik. Ahoz entonazioari esker bereiz ditzakegu, baina
>> idatzita ez.
>>
>>
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140924/8c8a4f9c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago