[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Ira 26, 12:09:38, CEST 2014


Erabat ados, Jon.

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko irailak 26 11:49):

>  Bihar edo etzi… batean ez bada bestean, asko ardura barik noiz, eta,
> jakina, bihar irakurtzen baditut, ia ziur etzi ez ditudala irakurriko, edo
> bai, eta alderantziz. Bihar ez bada, etzi, eta, bestela, bihar, baina ez
> gaur ez etzi baino geroago, baina irakurriko dituzula diozu (konpromisoa).
>
>
>
> Bihar ala etzi… ezina iruditzen zait, dialektologia* gorabehera. Ez diot
> zentzurik ikusten hor ‘ala’ erabiltzeari, galdera ez bada: ‘Bihar ala etzi
> irakurriko dituzu?’. Ala/edo bereizketa azaltzeko, gramatika klasikoak
> ‘ala’ disjuntiboa dela esan izan du. Hobeto azalduta legoke ‘edo’
> ezker-eskuinekoen berdintzailea dela esanda.
>
>
>
> Hiru sistema omen daude, denak gramatikalak bakoitza bere eremuan
> (dialektologia*). ‘Ala’ denerako, oso eremu txikian (ekialdean?), ‘edo’
> denerako, eremu zabalagoan, eta ala/edo bereizketa, enparauan. Nire
> proposamena bereizketa erabiltzea da, batasunerako eta estandarra
> aberasteko, adierazpide guztiak eta ñabardurak adierazteko ahalmen guztiak
> behar ditugulako, batez ere idazterakoan, ahoz intonazioak argitzen baitu.
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
>
>
>
> *From:* ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier [mailto:
> xandonegi a bildua gipuzkoa.net]
> *Sent:* ostirala, 2014.eko irailak 26 08:20
> *To:* ItzuL
> *Subject:* Re: [itzul] Retroceder: Re: ala/edo
>
>
>
> Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar edo etzi irakurriko ditut.
>
> Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar ala etzi irakurriko ditut.
>
>
>
> Bi esaldi horien artean, alde bakarra ikusten dut, ikustekotan.
> Lehenengoan, litekeena da zuen mezuak ez irakurtzea; bigarrenean, berriz,
> nire konpromisoa handiagoa da.
>
>
>
> Nire belarriak asmatua al da hori?
>
>
>
> EDOren esaldiarekin, ulertu al du inork badela aukeratxo bat nik zuen mezu
> interesgarri horiek bihar ETA etzi irakurtzeko?
>
> Hala bada, barkatu, ez nuen hori esan nahi. Esan nahi nuen irakurriko
> ditudala zuen mezuak.... bihar edo.
>
>
>
> Xabier Andonegi Santamaria
>
> Gipuzkoako Foru Aldundia
>
> Euskara Zerbitzua
>
>
>
>
>
>  <http://www.euskadi.net>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/d372df93/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/d372df93/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago