[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 26, 11:49:23, CEST 2014


Bihar edo etzi... batean ez bada bestean, asko ardura barik noiz, eta, jakina, bihar irakurtzen baditut, ia ziur etzi ez ditudala irakurriko, edo bai, eta alderantziz. Bihar ez bada, etzi, eta, bestela, bihar, baina ez gaur ez etzi baino geroago, baina irakurriko dituzula diozu (konpromisoa).

 

Bihar ala etzi... ezina iruditzen zait, dialektologia* gorabehera. Ez diot zentzurik ikusten hor 'ala' erabiltzeari, galdera ez bada: 'Bihar ala etzi irakurriko dituzu?'. Ala/edo bereizketa azaltzeko, gramatika klasikoak 'ala' disjuntiboa dela esan izan du. Hobeto azalduta legoke 'edo' ezker-eskuinekoen berdintzailea dela esanda.

 

Hiru sistema omen daude, denak gramatikalak bakoitza bere eremuan (dialektologia*). 'Ala' denerako, oso eremu txikian (ekialdean?), 'edo' denerako, eremu zabalagoan, eta ala/edo bereizketa, enparauan. Nire proposamena bereizketa erabiltzea da, batasunerako eta estandarra aberasteko, adierazpide guztiak eta ñabardurak adierazteko ahalmen guztiak behar ditugulako, batez ere idazterakoan, ahoz intonazioak argitzen baitu.

 

Jon

 

 

 

From: ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier [mailto:xandonegi a bildua gipuzkoa.net] 
Sent: ostirala, 2014.eko irailak 26 08:20
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Retroceder: Re: ala/edo

 

Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar edo etzi irakurriko ditut.

Ez ditut zuen mezuak irakurri. Bihar ala etzi irakurriko ditut.

 

Bi esaldi horien artean, alde bakarra ikusten dut, ikustekotan. Lehenengoan, litekeena da zuen mezuak ez irakurtzea; bigarrenean, berriz, nire konpromisoa handiagoa da.

 

Nire belarriak asmatua al da hori? 

 

EDOren esaldiarekin, ulertu al du inork badela aukeratxo bat nik zuen mezu interesgarri horiek bihar ETA etzi irakurtzeko? 

Hala bada, barkatu, ez nuen hori esan nahi. Esan nahi nuen irakurriko ditudala zuen mezuak.... bihar edo.

 

Xabier Andonegi Santamaria

Gipuzkoako Foru Aldundia

Euskara Zerbitzua
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/a993c08e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/a993c08e/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago