[itzul] Retroceder: Re: ala/edo

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Ira 26, 13:52:18, CEST 2014


Hala da, Iparraldean galderetarik kanpo ere erabiltzen da 'ala', eta ez 
molde disjunktibo batean.
Halere, ez nezake erran 'edo'ren lekua betetzen duela orduan. Hona gaur 
egungo adibide bat erabilera horren argigarri dena ene ustez, '/bat ala 
beste/' espresioa baliatzen baitu:

/J. M. P. Idiaikoak utzi gaitu  XX urtetan eta R. D. Suhuskunen bizi 
zenak XX urtetan. //*Bat*//**//*ala*//**//*bertzea*//**//minbiziak 
hunkiturik zauden eta ez diote barkatzerik eman.//Biziki penatuak izan 
dira herritarrak eta erakutsi dute atxikimendua 
//*bat*//**//*ala*//**//*bertzeari*//**//nonbre handian aurkituz beren 
ehorzketetan/ (Herria)

OEHak balio banaketaria ematen dio holako 'ala'ri. Ez da gaurko kontu 
bat. Leizarragak jadanik erabiltzen baitzuen horrela:
/Eta guziak deitzen gara //heretaje//hunetara personezko akzeptionerik 
ez konsiderationerik batre gabe, arra ala emea, xipia ala handia, 
zerbitzaria ala nabusia, majistrua ala diszipulua, bereterra ala 
laikoa/.(Adbertimendua)

     Ikus daitekeen bezala, holako kasuetan '/ala/' juntagailua kasik 
'/eta/'ren baliokidea da, ez, nire ustez, '/edo/'rena.

Beñat

Le 26/09/2014 11:49, jon-agirre a bildua ej-gv.es a écrit :
>
> Bihar edo etzi... batean ez bada bestean, asko ardura barik noiz, eta, 
> jakina, bihar irakurtzen baditut, ia ziur etzi ez ditudala irakurriko, 
> edo bai, eta alderantziz. Bihar ez bada, etzi, eta, bestela, bihar, 
> baina ez gaur ez etzi baino geroago, baina irakurriko dituzula diozu 
> (konpromisoa).
>
> Bihar ala etzi... ezina iruditzen zait, dialektologia* gorabehera. Ez 
> diot zentzurik ikusten hor 'ala' erabiltzeari, galdera ez bada: 'Bihar 
> ala etzi irakurriko dituzu?'. Ala/edo bereizketa azaltzeko, gramatika 
> klasikoak 'ala' disjuntiboa dela esan izan du. Hobeto azalduta legoke 
> 'edo' ezker-eskuinekoen berdintzailea dela esanda.
>
> Hiru sistema omen daude, denak gramatikalak bakoitza bere eremuan 
> (dialektologia*). 'Ala' denerako, oso eremu txikian (ekialdean?), 
> 'edo' denerako, eremu zabalagoan, eta ala/edo bereizketa, enparauan. 
> Nire proposamena bereizketa erabiltzea da, batasunerako eta estandarra 
> aberasteko, adierazpide guztiak eta ñabardurak adierazteko ahalmen 
> guztiak behar ditugulako, batez ere idazterakoan, ahoz intonazioak 
> argitzen baitu.
>
> Jon
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140926/dd40065e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago