[itzul] Sakatu hau ala sakatu hemen

jon-agirre a bildua euskadi.eus jon-agirre a bildua euskadi.eus
Ast, Api 16, 12:37:08, CEST 2015


Bai, hala da. Hirurak ondo. “Zerbaiten gainean indarra” egitea bada, ‘hemen’ indarra egitea, ‘hemen sakatzea’ ezin esan txarto dagoenik. “Sagarrak sakatu dolarean “ adibidetik, sagarrak sakatu, hau sakatu; sakatu dolarean, sakatu hemen. Aditza dio denean, ez dakit nire irudipena den baina, iraunkortasun ñabardura ikusten dut: sakatu pedalari (behin eta berriro), sakatu pedala / botoia sakatu (behin)?

 

From: Alfontso Mujika Etxeberria [mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com] 
Sent: osteguna, 2015.eko apirilak 16 10:28
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Sakatu hau ala sakatu hemen

 

"sakatu hemen", "sakatu hau" eta "sakatu honi". Hirurak zuzenak, ezta?


"sakatu" aditza DU edo DIO izan daiteke.


Euskaltzaindiaren hiztegia:

sakatu 
du ad. Zerbaiten gainean indarra edo presioa egin. Sagarrak sakatu dolarean. 
du/dio ad. (dio ad. denean, nor osagarririk gabea da). Botoia sakatu. Sakatu pedalari.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150416/bd528f94/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150416/bd528f94/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago