[itzul] Elur gixik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Lar, Ots 7, 14:46:32, CET 2015


Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.

Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta
bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).

Urkia Inza, Marķa Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak
7 14:11):

> Egun on:
>
> Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz
> ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
>
> Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>
> Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>
> gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>
> gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>
> mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>
> Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>
> Maite Urkia
> [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150207/dbdd46c2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago