[itzul] Elur gixik
Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net
Lar, Ots 7, 20:52:41, CET 2015
Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari duenean, xehea baizik.
Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net
El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
> Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
>
> Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
>
> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 7 14:11):
> Egun on:
>
> Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
>
> Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>
> Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>
> gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>
> gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>
> mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>
> Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>
> Maite Urkia
> [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago