[itzul] Elur gixik

Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es
Al, Ots 9, 08:51:10, CET 2015


Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango lirateke.

Maite


-----Mensaje original-----
De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net] 
Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Elur gixik

Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari duenean, xehea baizik.

Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net



El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:

> Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
> 
> Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
> 
> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 7 14:11):
> Egun on:
> 
> Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
> 
> Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
> 
> Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
> 
> gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
> 
> gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
> 
> mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
> 
> Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
> 
> Maite Urkia
> [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
> 
> 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago