[itzul] Elur gixik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 9, 09:58:58, CET 2015


Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez
bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz:
kixi/pixka/apurtxo bat.

Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak
9 08:51):

> Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki
> batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango
> lirateke.
>
> Maite
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net]
> Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
>
> Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait
> entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez,
> elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari
> duenean, xehea baizik.
>
> Josu
> jzabaleta a bildua euskalnet.net
>
>
>
> El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
>
> > Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
> >
> > Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta
> bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
> >
> > Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> otsailak 7 14:11):
> > Egun on:
> >
> > Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz
> ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
> >
> > Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
> >
> > Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
> >
> > gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
> >
> > gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
> >
> > mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
> >
> > Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
> >
> > Maite Urkia
> > [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
> >
> >
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/b0d04b90/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago