[itzul] Elur gixik

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Al, Ots 9, 10:48:35, CET 2015


Egun on:
zuetariko batzuek badakizuenez, lexiko etno-meteorologikoaren gainean
 nabil tesia egiten.  Hauxe dut jasoa:

*Edur gixi*: "Copo grande de nieve". El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate
y zonas colindantes. Candido Izagirre 1956.
*Edur kizi* (kidxixe): "Elurra abiatzerakoan jausten den elur xehea eta
urria". I. Gaminde - M. Salterain. Abadiñoko Lexikoaz 1992.
*Euri-kiza*: "LLuvia menuda". B-Markina.

Kepa Diegez
www.etnomet.net



Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 9 09:58):

> Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez
> bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz:
> kixi/pixka/apurtxo bat.
>
> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> otsailak 9 08:51):
>
> Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki
>> batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango
>> lirateke.
>>
>> Maite
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net]
>> Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
>> Para: ItzuL
>> Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
>>
>> Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere
>> noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari
>> dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika
>> ari duenean, xehea baizik.
>>
>> Josu
>> jzabaleta a bildua euskalnet.net
>>
>>
>>
>> El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> escribió:
>>
>> > Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
>> >
>> > Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta
>> bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
>> >
>> > Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
>> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> otsailak 7 14:11):
>> > Egun on:
>> >
>> > Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz
>> ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
>> >
>> > Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>> >
>> > Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>> >
>> > gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>> >
>> > gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>> >
>> > mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>> >
>> > Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>> >
>> > Maite Urkia
>> > [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>> >
>> >
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/c2547c1b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago