[itzul] Elur gixik
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Ots 9, 11:07:47, CET 2015
"Grande" dio Kandido zaharrak?!
Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
otsailak 9 10:48):
> Egun on:
> zuetariko batzuek badakizuenez, lexiko etno-meteorologikoaren gainean
> nabil tesia egiten. Hauxe dut jasoa:
>
> *Edur gixi*: "Copo grande de nieve". El vocabulario vasco de
> Aránzazu-Oñate y zonas colindantes. Candido Izagirre 1956.
> *Edur kizi* (kidxixe): "Elurra abiatzerakoan jausten den elur xehea eta
> urria". I. Gaminde - M. Salterain. Abadiñoko Lexikoaz 1992.
> *Euri-kiza*: "LLuvia menuda". B-Markina.
>
> Kepa Diegez
> www.etnomet.net
>
>
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2015(e)ko otsailak 9 09:58):
>
>> Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez
>> bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz:
>> kixi/pixka/apurtxo bat.
>>
>> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
>> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> otsailak 9 08:51):
>>
>> Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki
>>> batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango
>>> lirateke.
>>>
>>> Maite
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net]
>>> Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
>>> Para: ItzuL
>>> Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
>>>
>>> Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere
>>> noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari
>>> dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika
>>> ari duenean, xehea baizik.
>>>
>>> Josu
>>> jzabaleta a bildua euskalnet.net
>>>
>>>
>>>
>>> El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>>> escribió:
>>>
>>> > Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
>>> >
>>> > Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta
>>> bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
>>> >
>>> > Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
>>> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> otsailak 7 14:11):
>>> > Egun on:
>>> >
>>> > Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru
>>> hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari
>>> zehazki).
>>> >
>>> > Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>>> >
>>> > Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>>> >
>>> > gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>>> >
>>> > gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>>> >
>>> > mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>>> >
>>> > Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>>> >
>>> > Maite Urkia
>>> > [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>>> >
>>> >
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/6fe31690/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago