[itzul] Elur gixik

Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es
Al, Ots 9, 11:19:12, CET 2015


Hiztegi hori mahai gainean dut, eta bi termino agertzen dira elkarren ondoan, baina seguru asko bereizketa egin gabe: 'edur-gixixa' eta 'edur matasaak'
Eta bestalde, 'kixirik be ez' (ni pizca).


________________________________
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Enviado el: lunes, 09 de febrero de 2015 11:08
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Elur gixik

"Grande" dio Kandido zaharrak?!

Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com<mailto:kepa.diegez a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 10:48):
Egun on:
zuetariko batzuek badakizuenez, lexiko etno-meteorologikoaren gainean  nabil tesia egiten.  Hauxe dut jasoa:

Edur gixi: "Copo grande de nieve". El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate y zonas colindantes. Candido Izagirre 1956.
Edur kizi (kidxixe): "Elurra abiatzerakoan jausten den elur xehea eta urria". I. Gaminde - M. Salterain. Abadiñoko Lexikoaz 1992.
Euri-kiza: "LLuvia menuda". B-Markina.

Kepa Diegez
www.etnomet.net<http://www.etnomet.net>


Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 09:58):
Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz: kixi/pixka/apurtxo bat.

Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es<mailto:maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 08:51):

Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango lirateke.

Maite


-----Mensaje original-----
De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net<mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net>]
Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Elur gixik

Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari duenean, xehea baizik.

Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net<mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net>



El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> escribió:

> Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
>
> Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
>
> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es<mailto:maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es>> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 7 14:11):
> Egun on:
>
> Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
>
> Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>
> Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>
> gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>
> gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>
> mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>
> Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>
> Maite Urkia
> [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>
>





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/fdd6476a/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago