[itzul] Elur gixik

Josu jzabaleta a bildua euskalnet.net
Al, Ots 9, 11:22:56, CET 2015


Bai, hala dio: “edur-gixixa, edur matasaak: los copos grandes de nieve (Rosa Azpilleta, Juane Urcelay)".

Ez dakit, hala ere,  Kandido zaharrak horretan biak nahastu eta bat egin ez dituen.
Josu
jzabaleta a bildua euskalnet.net



El 2015 ots 9, a las 11:07, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:

> "Grande" dio Kandido zaharrak?!
> 
> Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 10:48):
> Egun on:
> zuetariko batzuek badakizuenez, lexiko etno-meteorologikoaren gainean  nabil tesia egiten.  Hauxe dut jasoa:
> 
> Edur gixi: "Copo grande de nieve". El vocabulario vasco de Aránzazu-Oñate y zonas colindantes. Candido Izagirre 1956.
> Edur kizi (kidxixe): "Elurra abiatzerakoan jausten den elur xehea eta urria". I. Gaminde - M. Salterain. Abadiñoko Lexikoaz 1992.
> Euri-kiza: "LLuvia menuda". B-Markina. 
> 
> Kepa Diegez
> www.etnomet.net
> 
> 
> 
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 09:58):
> Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz: kixi/pixka/apurtxo bat.
> 
> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 9 08:51):
> 
> Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango lirateke.
> 
> Maite
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net]
> Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
> 
> Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika ari duenean, xehea baizik.
> 
> Josu
> jzabaleta a bildua euskalnet.net
> 
> 
> 
> El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
> 
> > Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
> >
> > Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
> >
> > Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko otsailak 7 14:11):
> > Egun on:
> >
> > Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari zehazki).
> >
> > Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
> >
> > Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
> >
> > gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
> >
> > gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
> >
> > mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
> >
> > Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
> >
> > Maite Urkia
> > [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
> >
> >
> 
> 
> 
> 
> 
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago