[itzul] Elur gixik
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Al, Ots 9, 11:25:35, CET 2015
Elur maluta handia dela-eta, hiru elkarketa batu ditut: *elur gixi (edur
gixi)*, *elur mataza (edur mataza)* eta *elur zafla (elur xafla?)*. Azken
hau ez da jakiten *zafla* edo *xafla* ote den. Izan ere, EHHAn *zafla* eta
*zaplada* jasota daude, baina sortutako irudiagatik zentzuzkoa da *xafla*
dela pentsatzea. Lehenengo bi terminoak Oñatin (Gipuzkoa) batu zituen
Candido Izagirrek (1959). Lehenengoa, *elur gixi*, badirudi tamainari
berari dagokiola, *gixi* edo *kizi* eskualde bereko beste hizkera batzuetan
kontrakoa adierazteko erabiltzen den arren, “apur bat”, alegia (Koldo
Zuazo, 2002).
Hala ere, liburua etxean daukat. Gero begiratuko dut, badaezpada, ea
"grande" dakarren....Inork baleuka eskura...
Kepa Diegez
www.etnomet.net
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2015(e)ko otsailak 9 11:07):
> "Grande" dio Kandido zaharrak?!
>
> Kepa Diegez<kepa.diegez a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> otsailak 9 10:48):
>
> Egun on:
>> zuetariko batzuek badakizuenez, lexiko etno-meteorologikoaren gainean
>> nabil tesia egiten. Hauxe dut jasoa:
>>
>> *Edur gixi*: "Copo grande de nieve". El vocabulario vasco de
>> Aránzazu-Oñate y zonas colindantes. Candido Izagirre 1956.
>> *Edur kizi* (kidxixe): "Elurra abiatzerakoan jausten den elur xehea eta
>> urria". I. Gaminde - M. Salterain. Abadiñoko Lexikoaz 1992.
>> *Euri-kiza*: "LLuvia menuda". B-Markina.
>>
>> Kepa Diegez
>> www.etnomet.net
>>
>>
>>
>> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2015(e)ko otsailak 9 09:58):
>>
>>> Nik ezagutzen eta aipatzen nuena kuantifikatzaile-erabilera zen, ez
>>> bereziki elurrari lotua (OEHn, (art)ileari lotua dirudi jatorriz:
>>> kixi/pixka/apurtxo bat.
>>>
>>> Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
>>> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>> otsailak 9 08:51):
>>>
>>> Hain zuzen ere, Legazpin jasotako erabilerak dira, nahiz eta beste toki
>>>> batzuetan ere erabiliko diren. Elur gixik elur pinporta txikiak izango
>>>> lirateke.
>>>>
>>>> Maite
>>>>
>>>>
>>>> -----Mensaje original-----
>>>> De: Josu [mailto:jzabaleta a bildua euskalnet.net]
>>>> Enviado el: sábado, 07 de febrero de 2015 20:53
>>>> Para: ItzuL
>>>> Asunto: Re: [itzul] Elur gixik
>>>>
>>>> Legazpin ere bai, Juan: Elur-kizia edo elur-kixia; euri-kixia ere
>>>> noizbait entzun ote dudan iruditzen zait, baina ez nago seguru. Elurrari
>>>> dagokionez, elur xehea denean esaten dela iruditzen zait, ez maluta handika
>>>> ari duenean, xehea baizik.
>>>>
>>>> Josu
>>>> jzabaleta a bildua euskalnet.net
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> El 2015 ots 7, a las 14:46, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>>>> escribió:
>>>>
>>>> > Bergara aldeko hizkeran ere erabiltzen da, "apurtxo" esanahiarekin.
>>>> >
>>>> > Tokian tokiko aldaerak gorabehera, Hiztegi Batuak "kizi" dakar (eta
>>>> bizkaieratzat markatua, baina badirudi urola aldean ere erabiltzen dela).
>>>> >
>>>> > Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)<
>>>> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>>> otsailak 7 14:11):
>>>> > Egun on:
>>>> >
>>>> > Elurra ez du beti indar berarekin egiten, eta horren inguruko hiru
>>>> hitz ekarri nahi ditut hona, Urola Garaian behintzat adituak (amari
>>>> zehazki).
>>>> >
>>>> > Elur gixik, elur gilbak eta elur matazak
>>>> >
>>>> > Orotarikoan begiratuta, honako hau agertzen da:
>>>> >
>>>> > gixi - v. gizi (V-gip.): hebra, brizna, cosa muy menuda.
>>>> >
>>>> > gilba - v. gilbo (G-goi., azp.): hilacha, pelusa, copo.
>>>> >
>>>> > mataza - elur-mataza: copo grande de nieve.
>>>> >
>>>> > Beste aukera batzuk elurraz aritu behar denerako.
>>>> >
>>>> > Maite Urkia
>>>> > [https://ssl.gstatic.com/ui/v1/icons/mail/images/cleardot.gif]
>>>> >
>>>> >
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20150209/ee460ab7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago